2014/05/31

Indautxu ere Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde

Pasa den maiatzaren 30ean Indautxuko 'Gure esku dago' taldeak deituta Indautxu plaza eta Eliptika plaza lotu izan dira ehundaka indautxuarron eskuren bitartez.

Erabakitzeko eskubidearen alde, Euskal Herriak du hitza eta erabakia.
Datorren igandean denok giza-kate nazionalera.











2014/05/24

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Indautxun

Gure esku dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da.
Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.

"Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da" da ekimenaren leleoa.

 Datorren ekainaren 8an Durangotik Iruañara bitartean burutuko den giza katea antolatu dute, jada guztioak dakizuenez, eta Indautxun giroa berotzearren eta pixkat praktikatzearren auzoko Gure Esku dago ekimenak Indautxuko giza katea antolatu du datorren ostiralerako, maiatzaren 30erako hain zuzen ere. 20:30tan Ercilla kalean dugu hitzordua, Indautxu plaza eta Eliptika plaza baietz lotu indautxuarron eskuz.

 

 

2014/05/12

Bilboko preso politikoak, Bilbora!!

56 bilbotar gure hiritik kanpo ditugu, euren etxeetatik ehundaka kilometroetara.

Horien artean Felipe San Epifanio 'Pipe', Iker Olabarrieta 'Fiñu' eta Raul Fuentes indautxuarrak. Ciudad Realen, Huelvan eta Ingalaterran dauden preso hurrenez hurren.

Gurekin nahi ditugu, Indautxun nahi ditugu!

2014/05/08

Igandean jaia Kirrulin

Dakizuenez 'Kirruli' Kultur Elkartea Espainiako auzitegi nazionalean hainbat euskal kultur elkarteen aurka burutu izan den epaiketan inplikaturiko elkartea izan da.

Azken hilabeteetan elkartasunezko mezu ugari jaso ditugu eta gure aldetik zuei eskertzeko asmoz datorren igande honetarako jai txiki bat antolatu dugu.

Eguerdiko ordu batetatik hirurak arte luntxa izango dugu, musika, barra libre, erakusketa eta material ezberdinaren salmenta egongo da.

Hator gurekin!!




2014/05/05

Europar hauteskundeei begirako ekitaldia Indautxun

Datorren ostegunean EH Bilduk ekitaldi politikoa burutuko du Indautxun europar hauteskundeen aurrekanpainaren baitan.

Ekitaldia, 19:30tan burutuko da 'Kirruli txokoa'n, Dr. Areilza eta Poza Lizentziatuaren arteko bidegurutzean, hain zuzen.


2014/05/03

'Astilleros Euskalduna'ko langileen borroka gogoan

Ernai gazte antolakundeak deitutako manifestAkzioaren baitan  80. hamarkaderarte 'Astilleros Euskalduna' zegoen lur eremuan plaka bat jarri izan da enpresa horretako langileek aurrera eramandako borroka aitortu eta gogoratzeko.

Egungo Bilbok hutsune galanta du historian hirian gertaturiko ekimen sozial eta politikoekiko. Eskasak dira borroka sozial eta politikoak aitortu eta gogoratzeko dauden ekimenak.

Oraingoan gazte mugimenduak hartu du erabakia ekimena egiteko