2014/09/30

Kutxabank publiko eta soziala izateko proposamenaren aurkezpena

Datoren ostegunean, urriak 2an, Kutxabank publiko eta soziala bermatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak egin berri duen proposamena ezagutzeko aukera izango dugu erakundearen bozeramaileak, Larraitz Ugartek, Abandon emango duen hitzaldi baten bidez.

Hitzordua, arratsaldeko 7etan izango da Arrupe Etxean, Lojendio aita kalearen 2. zenbakian.


2014/09/28

Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldia Abandon

Datoren asteartean, iraialak 30, Kataluniak burujabetzaren alde harturiko prozesua hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 7etatik aurrera Esquerra Republicana de Catalunyako Anna Simó k eta Eh Bilduko Peio Urizarrek hitzaldia eskainiko dute Abando Hotelean, Colón de Larreategi kaleko 9. zenbakian.


2014/09/21

Ukraina eta Donetsi buruzko hitzaldi arrakastatsua

Laurogei pertsona inguru batu ziren pasa den ostegunean Kirruli Kultur Elkarteko egoitzaren beheko solairuan Gabirel Ezkurdia politilogoa eta Pablo González Donbasetik etorritako kazetariaren hitzak entzuteko.

Txiki gertau zen beheko solairua eta egon zen jenderik hitzalduira sartu ezin izan zena, gaiarekiko dagoen interesaren seinale.



2014/09/14

Ukraina eta Donetsi buruzko hitzaldia Indautxun

Badira hilabeteak Ukrainako ekialdean gertatzen ari denari buruzko informazio jasotzen ari garela, baina ez dakigu zehazki zer gertatzen ari den Donets edo Donbasseko eskualdean.

Datorren ostegunean, irailaren 18an, gaiari helduko diogu Kirruli Kultur Elkartean eta bertako eskualdean gertatzen ari dena zehazten saiatuko gara.

Horretarako Gabirel Ezkurdia politologoa eta Pablo González kazetaria izango ditugu hizlari.


2014/09/10

Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

Kirruli Kultur Elkarteak bat egiten du katalanek behin baino gehiagotan erakutsitako subiranotasun eta independia nahiekin, eta aste honetan diada burutzen dela probestuz datorren ostiralean kataluniar jaia burutuko dugu Kirrulin.

Kallejoia rambla bilakatu dezagun! Eraman soinean estelada!
Hator!!


2014/09/09

Indautxuko Gazte Egunaren prestaketaketarako asanblada

Datorren urriaren 11an, larunbata, Idnautxuko X. gazte eguna ospatuko dute auzoko gazteak.

Gazte Eguna prestatzeko helburuarekin pasa den ekaina eta uztailean jada asanbalada irekiak antolatu zituzten nahi beste gazte parte har zezaten gazte egunaren antolakuntzan.

Gazte Eguneko zita hurbildu ahala antolaketa eta prestaketan sakontzeko asanblada ireki berri bat burutuko dute gazteek datorren irailaren 10ean, asteazkenean hain zuzen ere.

Animatu eta parte hartu!!


2014/09/03

Raul etxeratzeko aldarrikapena Indautxun

Pasa den abuzutuaren 26an estraditatu zuten Raul Fuentes indautxuarra Ingalaterratik Espainiara. Hurrengo egunean espainiako auzitegi nazionaletik igaro ostean astebete darama Soto del Realgo espetxean.

Hogei urte baino gehiago dira Raul indautxutik kanpo dagoenetik eta berriro ere gure artean egon dadin aldarrikatu zuten pasa den irailaren batean hainbat indautxuarrek.

Raul etxean nahi dugu!
konponbideari oztoporik ez!!