2015/03/30

Aberri Eguna 2015

Datorren igandean, apirilaren 5ean, Aberri Eguna ospatuko du Independentistak sareak Iruñan.

Jaia eta aldarrikapena uztartuko dira betiko lez, eta bertaratzeko kotxea erabiltzea saihestu nahi baduzue, autobusa irtengo da Bilbotik. Eman izena ahalik eta lasterren Kirruli Kultur Elarktean.



2015/03/21

Datorren igandean Korrika Bilbon

Martxoaren 25an, asteazkena, korrika txikia Indautxun 15:30tan.

Martxoaren 29an, igandea, korrika nagusia Bilbo osoa zeharkatuko eta Areatzan amaituko du bere ibilaldia.

Auzoetako ordutegia:
- 07:16 Enekuri etorbidea
- 07:44 Deustu
- 08:12 Olabeaga
- 08:23 San Mames
- 08:44 Zorrotza
- 09:15 Errekalde
- 09:41 Indautxuko plaza
- 09:41 Plaza Eliptikoa
- 10:04 Zabalburu
- 10:13 Abusu
- 10:41 Alde Zaharra
- 11:01 Santutxu
- 11:57 Udaletxea
- 12:10 Guggenheim
- 12:19 Plaza Eliptikoa
- 12:27 Nabarra kalea




2015/03/16

Gazte martxa 2015

ARIN !
Gogoratu, Gazte Martxarako izena emateko zerrenda eta bonoak Kirruli Kultur Elkartean daudela!
Kuadrila eta lagunei zabaldu eta apunta zaitezte!

Baietz Indautxun 40ra heldu!



2015/03/09

Aldaketa sozialaren aldeko manifestazioa larunbatean Bilbon

Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen duten eragileek mobilizazioak iragarri dituzte datorren martxoaren 14rako Bilbo eta Iruñean "Aldaketa soziala orain! ¡Tenemos alternativas!" lelopean. 

Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazi behar diegu. Bide horretan ere 16 aldarrikapen biltzen dituen programa soziala aurkeztu dute.

Esparru hauetan oinarritzen diren 16 aldarrikapen biltzen ditu:
▪ Aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketa.
▪ Eskubide sozialak guztiontzat.
▪ Zerbitzu publikoen unibertsaltasuna.
▪ Alor publikoaren lidergoa.
▪ Politika ekonomikoaren eraginkortasun sozial eta ingurumenaren aldetikoa.
▪ Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna.
▪ Bazterkeria guztien aurkako etengabeko borroka (jatorria, aukera sexuala, aniztasun funtzionala…) 


Manifestazioa: martxoak 14, larunbata, 17:00tan Jesusen Bihotzean



2015/03/04

Larunbatean Indautxutik BECera!


Larunbatean, martxoaren 7an, Barakaldoko BECen EH Bilduk antolatu duen ekitaldi politikora joateko hitzordua dago Indautxun:

16:00tan Kirruli Kultur Elkrtean.

Hator!!