2012/12/29

Presoak etxeratxearen aldeko brindisa Indautxun

Este próximo lunes, 31 de Diciembre, finaliza 2012.

En estas fechas tan especiales son muchas las familias que no van a poder contar con todos los miembros en su hogar, por encontrarse estas personas presas en las cárceles españolas, francesas y de otros países como consecuencia de su militancia política y lucha en favor de una Euskal Herria independiente y socialista.

Desde Indautxu queremos mostrar nuestro apoyo a estas familias, y es por ello que a las 8 de la tarde realizaremos un brindis.






2012/12/27

Azken ostirala, bizikletaz eta oinez euskal presoen alde


Bihar azken ostiraleko mobilizazioari ikutu berezia emateko bizikletan joango gara. Indautxukoak 18:00etan Simply-n (Autonomia-MªDiaz Haro Kaleen bidegurutzean) egon behar gara. Animatu, hartu zure bizikleta eta hurbildu bertara!!!

(pixka bat lehenago herrikotik pasa bestela, denok batera joateko...)

Ikusi baita Blog honen hurrengo berria.

2012/12/26

Euskal presoen alde, urteko azken ostirala Ab.28 Dic.

Datorren abenduaren 28an, 2012ko azken ostirala izango da.

Hilero moduan mobilizazioa burutuko da Bilbon eta Euskal Herriko hainbat txokotan euskal presoen eskubideen alde. Urteko azken ostirala izanik, oraingoan mobilizazioak era berezi bat izango du:

- 19:00tan plaza zirkularrean da hitzordua
- 19:30tan Arriagan


2012/12/25

"Tximeletak" erreportaiaren emanaldia Indautxun

Datorren Abenduaren 26an, Gabon egunaren ostean, "Tximeletak" erreportaiaren emanaldia burutuko da Kirruli Kultur Elkartean arratsaldeko 7etatik aurrera.

Erreportaia euskal gazteri abertzale eta ezkertiarraren historia eta bilakaera jasotzen du.

Informazio gehiago: http://tximeletak.net/


2012/12/22

Euskal presoen aldeko giza-katea Indautxun

Egun berezi hauek euskal preso eta iheslariek berriro ere euren familia eta etxeetatik ehundaka kilometrotara igaroko dituzte, eta egun, noiz borroka armaturik ez dagoen, ez dauka inongo zentzurik euskal presoen urruneko espetxeetan mantentzea, dispertsioa iraunaraziz. 

Egoera honen aurean, gure desadostasuna azalarazteko aukera izango dugu laister.
Datorren Gabon gauean, abenduak 24, arratsaldeko 7etan euskal presoen aldeko giza-katea burutuko da Indautxun, "Kirruli"ren txokotik abiatuta (Poza eta Dr. Areilza artean)


2012/12/21

SOS Txus Martin, abenduak 22 (larunbata) Moyuan

Txus Martin euskal preso politikoa urteak daramatza espetxean. Azkenaldi honetan eskizofrenia gaixotasuna pairatzen ari da, eta espetxe barnean egoteak ez dio batere onik egiten bere osasun egoerara.

Legediak eta zentzuak dio gaixotasun larria duten presoek kalean bizi behar dutela, euren osasun egoerarako askoz ere onuragarria delako, gaixotasuna sendatu ahal izateko.Baina Txus Martini ez diote eskubide hori onartzen.

Datorren larunbatean, abenduak 22, Galdakaoko herritik oinez martxa bat abiatuko da, Basauri igaro ostean Bilbon bukatu egingo duena, 13:00tan Moyua enparantzan.

Hor dugu hitzordua, Tomas Deunaren ostean.


2012/12/20

Euskal presoen aldeko giza katea Abenduaren 24an Indautxun

Datorren urtarrilaren 12an Autonomia kalea berriro ere txiki geratuko da euskal presoen aldeko jendeaz beterik. Aurreko egun hauetan zehar Indautxuko auzoan ekimen ezberdinak burutuko ditugu euren etxeetatik urrun dauden euskal preso eta iheslari politikoen alde.

Datorren astelehenean, Gabon gauean, abenduak 24, giza kate bat burutuko dugu,  afaldu baino lehen, arratsaldeko 7etan, "Kirruli"ren txokotik hasita.

Animatu ta parte hartu!!

Egun faltan ditugunak datorren urtean gugaz gabonak igaro ditzaten



2012/12/17

En recuerdo agradecido a Txomin Ziluaga

Dice Alberto Cortez que “cuando un amigo se va…” compuso a la muerte de su padre, que fue para él su mejor amigo. Alberto Cortez dice en su canción que:

Cuando un amigo se va 
queda un espacio vació 
que no lo puede llenar 
la llegada de otro amigo.

Cuando un amigo se va 
queda un tizón encendido 
que no se puede apagar 
ni con las aguas de un rió.

Cuando un amigo se va 
se queda un árbol caído 
que ya no vuelve a brotar 
por que el viento ha vencido.

Y Koldo Campos escribe

Hay vidas que, de muertas, sólo son biografías, ambiguos prontuarios de cuentos y de cuentas, acaso un mal habido patrimonio y algunos herederos peor hallados, un perro que les ladre dolientes titulares, un alcalde de encargo, un cardenal de oficio y un par de funerales.
Pero apenas la tierra se sume al homenaje y los gusanos rindan honores al difunto, de aquel ilustre muerto va a quedar, si me apuran, la misa aniversario con que la Iglesia reconforta el luto mientras la viuda quiera pagar los honorarios, y una lápida triste que recuerde un olvidado nombre y un extraviado año.
Son vidas que se pierden en el tiempo sin un beso en la espalda ni una mano en el pecho, infelizmente muertas.
Hay muertes que, de vivas, nos dan las buenas horas, nos lustran la sonrisa, nos atan los zapatos con los que andar el día, nos rondan y nos cantan los sueños que aún amamos.
Son muertes tan poco moribundas que siempre están naciendo y así no tengan visa para el cielo o el aval de la ley para la gloria van a seguir estando con nosotros, memoria que respira y pan que se comparte, dichosamente vivas, como la de nuestro Txomin Ziluaga.

Mikel Arizaleta, 16 de diciembre 2012

2012/12/16

Iñigo Cabacas: konzentrazioa epaitegien aurrean


Este próximo lunes, 17 de Diciembre, empiezan a declarar algunos de los ertzainas que estuvieron presentes la noche en la que una de sus pelotas de goma golpeó a Iñigo causándole la muerte unos días más tarde. Estos, acuden como testigos, en ningún caso como acusados/imputados...
 
Nos parece que es un buen momento para una vez más denunciar que tras 8 meses la familia y las amistades de Iñigo no saben absolutamente nada, pero por otro lado se está juzgando a otras personas que lo que hacen es pedir justicia, porque este lunes 10 de diciembre nuestros compañeros que estuvieron en el Congreso que cerró Ares antes de verano en el Euskalduna, si que han sido sentados en el banquillo por alterar el orden público, cuando su objetivo era pedir justicia.

Por esto, y sabiendo que el juicio en el que participarán estos ertzainas se celebrará el lunes 17 de diciembre de 10'00 a 12'00 en el Palacio de Justicia, os llamamos a acudir a una concentración y rueda de prensa a las 10'00 horas frente al Palacio de justicia, para denunciar y volver a salir a la palestra, que no se olviden de nosotros, que no se olviden de Iñigo y de lo que han hecho.



2012/12/14

Txomin Ziluagari omenaldia

Berriki Txomin Ziluagak utzi gaitu.

Ezker abertzaleko kide historikoa eta indautxuarraren aldeko omenaldia antolatu du ezker abertzaleak datorren igande honetan, abenduak 16, eguerdiko 12:00tatik aurrera Abandoibarran kokaturik dagoen EHU-UPVko Paraninfoan.

Bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu indautxuar orori.

 

2012/12/12

Euskal presoen aldeko bazkaria eta senideei omenaldia Indautxun

Urtero moduan, aurten ere, Indautxuko euskal presoen aldeko Gabonetako bazkaria burutuko da Kirruli Kultur Elkartean datorren larunbata honetan, abenduak 15, 14:30tatik aurrera. 

Bazkarian parte hartu nahi dutenek Kirruli Kultur Elkartean kokaturik dagoen zerrendan apuntatu behar dute, aldez aurretik mesedez. 

Bazkaria baino lehenago, indautxuko euskal preso politikoen senideei omenaldia eskainiko zaie Kirruli Kultur Elkartean 14:30tan Animatu, ta parte hartu!


2012/12/10

MobiLIPDUBzioa: Herrira, denok Herrira!!

Contra los recortes

Distintos colectivos y movimientos sociales llevan a cabo una dinámica para luchar contra los recortes en derechos sociales que se están cometiendo con motivo de la denominada crisis económica.

Una vez al mes se reunen en la plaza Circular y con un formato de asamblea se discuten propuestas y se protesta.

La próxima cita es este miércoles, 12 de Diciembre, a las 7 de la tarde. 

Eskubideen alde eta murrizketen aurka !!


2012/12/05

Iñigo Cabacas. Justizia!! Konzentrazioa Indautxun igandean, abenduak 9

Datorren igandean, abenduak 9, Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotaka baten ondorioz  hil zenetik zortzi hilabete beteko dira.

Zortzi hilabete hauetan ez dugu jakiterik izan zehazki zer gertatu den pasa den Apirilaren 5eko gauean.
Epaitegia ikerketan dihardu, baina ez du oraindik inolako zententziareik ezarri, eta ez du ematen laister egingo duenik.

Gertatutakoaren erantzule zuzenak, ertzainek, eta erantzule politikoak, agintariak, ez dute inongo ardurarik hartu bere gain.

Are gehiago, egunotan lau gazte epaitzen ari dira Rodolfo Aresen hitzaldi baten aurrean Iñigo Cabacasen kasuan JUSTIZIA aldarrikatzeagatik.

Ez dugu ahazten! Iñigo gogoan zaitugu!
Justizia nahi dugu!!

KONZENTRAZIOA: ABENDUAK 9 (IGANDEA) 12:30tan. IÑIGO ERAHIL ZUTEN TOKIAN


2012/11/30

Independentziaren alde, abenduak 6 , osteguna, denok Durangora

Datorren abenduaren 6an Independentistak erakundeak antolaturiak egun osoko egitaraua izango duen ekimena burutuko da Durangon 
Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar.
  • 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
  • 12:00etan joaldunak.
  • 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan.
  • 15:30etatik aurrera  DJ Bull.
  • 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte. 
  • 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. Bertan, aipatutako guztiek hartuko dute parte.
  • Amaiera ekitaldian abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak, eta abar izango dira.
Oraindik, parte hartzeko proposamen berriak jaso ahala, egitaraua osatzen joango gara. (info@independentistak.net)

Abenduak 6, denok Durangora!

Abenduaren 6an aukera ezin hobea dugu 2012ari, urte hain berezi eta esanguratsuari, erakustaldi independentista eder batekin agur esateko. Guztion artean independentziaren aldekotasuna zabaltzeko eta gure mugimendua berrindartzeko.
Soineko berdeak eta zapi independentistak jarrita etortzeko deia egiten dugu, egun osoan zehar Durango independentzia kolorez janzteko.
Suposatuko dezuen bezela, egun honetarako bolondresak beharko ditugu laguntzeko, zapiak saltzeko, salmenta mahaitxoan egoteko, pegatinen kuestazioa egiteko... Laguntzeko prest bazaude idatzi emaila info@independentistak.net helbidera edo deitu 943561853 telefonora.

Eta ez ahaztu Azoka barruan ere Independentistak stand propioa izango degula, Artekaleko 57 zenbakian!!! Pasa eta erosi liburua!!!

2012/11/28

LAN DUIN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE, EUSKAL HERRIA MARTXAN! Hemen bizi, hemen erabaki

«Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da.

Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala, hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.

Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak 87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz.

Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira. Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke.

Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.

Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu. Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin daitezke, eta egin behar dira.


Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.»



2012/11/27

¡¡ Rodea el ayuntamiento de Bilbao !!


EL VIERNES 30 NOVIEMBRE. 11,30 horas

El próximo día 30 se van a debatir y aprobar en el ayuntamiento de Bilbo los presupuestos mas antisociales de la historia de la ciudad. Los recortes que van a recoger los mismos afectan a todos las partidas sociales mientras en aquellos temas que tienen una gran contestación de la ciudadanía las partidas se mantienen.

Desde " los miércoles al sol " queremos haceros participes de la iniciativa que hemos convocado para el día 30. Ese día es nuestra intención reunir el descontento y las ganas de lucha por otro modelo de ciudad y de sociedad y rodear el ayuntamiento en el que se pretenden aprobar unos presupuestos que, sin lugar a dudas, convertirán a Bilbo en una ciudad mas insolidaria, acrecentando las desigualdades, la injusticia y las situaciones de exclusión y pobreza.


Estamos convencidos/as de que en tu barrio, centro de trabajo, etc. conoces casos por los que pelear, situaciones a las que es necesario dar una salida diferente, solidaria y progresista y por ello te pedimos que te sumes a esta iniciativa y acudas el viernes 30 a las 11,30 de la mañana a la plaza del ayuntamiento y hagas oír tu voz. Con pancarta, con silbatos, con cacerolas, con tu eslogan:

NO A LOS RECORTES!!! MURRIZKETARIK EZ!!! ACUDE!!!



Urtarrilaren manifa prestatzen Indautxun


Urtarrilaren 12an burutuko den presoen aldeko manifestazio erraldoiari begira asanblada irekia egingo dugu auzoan, indarrak bildu, egitasmoak definitu eta hauek burutzeko modua adosteko.

Hortaz, animatu,hurbildu eta parte hartu. Asanblada abenduaren 1ean egingo dugu, larunbata, 12:00etan Kirruli Kultur Elkartean. Ondoren luntxa izango da eta norberak etxetik jateko zoezoer ekarri beharko du.

Larunbaterarte !!

2012/11/25

¡Participa en el diseño del Bilbao del futuro!

El ayuntamiento de Bilbao está en proceso de revisión del Plan General de Ordenación Urbana (PGOU).

Se trata de un instrumento muy importante en el diseño de una ciudad, en el que se decide y establece las líneas generales hacia las que caminará la ciudad en los próximos años.

En anteriores ocasiones ha sido elaboradoy discutido por personal técnicop y político, pero en esta ocasión han abierto una oportunidad, pequeña,  a la participaciòn de los ciudadanaos de Bilbao.

Te animamos a que participes y des tu opinión sobre el Bilbao que quieres en un futuro, si les dejamos decidir solo a los de siempre ya sabemos que ciudad diseñaran.

Eman zure iritzia, parte hartu !!

La participación es a través de Internet.

1) Rellena con tus datos personasles la siguiente ficha:
http://www.bilbao.net/ParticipacionRevisionPlanGeneral/

2) Recibirás en tu correo electrónico tu nombre de usuario y tu contraseña. Introduce dichos datos en la siguiente web: http://www.bilbao.net/ParticipacionRevisionPlanGeneral/

Lee las frases establecidas y agrupadas por bloques dando tu opinión al respecto:
"De acuerdo", Intermedio, "en desacuerdo" o "No lo se".

También hay opción para escribir comentarios personales al respecto

El plazo acaba este martes 27 de Noviembre a las 12 de la noche.

Info general: http://www.bilbao.net/blogs/participacionurbanismo/

2012/11/20

Urtarrilak 12, bilboko kaleak bete

Datorren Urtarrilaren 12an Bilboko kaleak berriro ere jendez bete egingo dira euskal presoen herriratzearen alde.
Inoiz baino ozenago ohiukatu behar dugu euskal presoen alde.
Indautxun ere giroa sortzeko asmotan datorren Abenduaren 1ean, larunbata, asanblada irekia burutuko da, abenduan zehar eta manifestaziora bitarteko egunean ekimen ezberdinak antolatzeko eztabaidatzeko.  
Animatu eta hurbildu goizeko 12ak aldera Kirruli Kultur Elkartera.

Bitartean Herrirak eginiko iragarkia uzten dizuegu

 
Denbora (Tiempo) from raul oliveira on Vimeo.

2012/11/18

Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan

Datorren asteartean, azaroak 20, 28 eta 23 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza, gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio emozional, sinboliko zein politikoz beteriko data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu.

Azaroaren 20ean, Santi eta Josu omenduko ditugu. Eurak, eta euren figurak ordezkatzen duten guztia omenduko ditugu: Euskal Herriarekiko konpromisoa eta maitasuna, konpromiso eta koherentzia militantea, Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.

Ezinezkoa zaigu, halaber, Santi eta Josu oroitu eta omentzeko antolatuko ditugun ekitaldiak Euskal Herrian bizi dugun testuinguru politikotik bereiztea. Izan ere, urtebete bete berri da Aieteko Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren erabaki historikotik.

Abagune berri batean aurrean da gure herria: Justizian eta eskubide guztien aitortzan oinarrituriko bake agertoki bat eraikitzeko aukera ireki da parez pare. Eta aukera hori irekitzea ezinezkoa litzateke Santi eta Josuren moduan, euren ekarpen humano, politiko eta militantea burutu duten milaka lagunen borrokarik gabe.

Horrela bada, astearte goizean, urtero bezala burutuko ditugun lore eskaintzetan honakoa omendu nahi dugu: bakea eta askatasuna eraikitzea ahalbidetu duen ekarpen militantea.

Datorren asteartean lore eskaintza burutuko da goizean:

- 12:00tan Ametzola parkean, Santi Brouarden monolitoan
- 12:30tan Errekaldeko Plazan, Josu Muguruzaren monolitoan

Arratsaldez, Egiari Zor Fundazioak zazpi t'erditan Esperantza frontoian ekitaldia burutuko du.




2012/11/17

Raul Fuentesen askatasuna exijitzen dugu

Raul, Londres inguruko espetxe batean preso dago jada.

Ostiral arratsaldean 80 pertsona inguru bildu ginen Joseba Asensio Kirruliren txokoan Raulen askatasuna exijitzeko. Egungo egoera politikoan atxiloketak jarraitzen burutzea ez daukalako zentzurik, konponbide osoa eta integrala denon artean lortu nahi badugu, errepresioak ez dauka tokirik.







2012/11/16

Raul askatu!! Konponbidea nahi dugu, errepresiorik ez!!


Euskal Herrian bakea eskuratu eta konponbidea erdiesteko inoizko aukerak sortu dira. Lehenago sekula ezagutu gabeko egoerara heldu gara, Euskal Herriko eragile askok harturiko konpromisoak,  ETA erakundeak egindako urrats historikoa, nazioarteko eragile garrantzitsuen inplikazioa, eta batez ere, herritar multzo zabalaren bultzada izugarriari esker.

Konponbide demokratikoa garatu ahal izateko, ezinbesteko urratsa da bakea eta normalizazioa eskuratzea, agertoki berri batean. Horrek zera eskatzen du, gatazka elikatu eta urraketak eragiten dituzten egoerak betiko desagertzea, eta gatazkak eragindako kalte eta ondorio guztiak konpontzea.

Gobernuek mantentzen dituzten errezeta zaharrek, eskubide urratze larriak eragiten jarraitzen dute, bai eta gatazkaren konponbidea garatu dadin zaildu ere, egoera zahar eta agortuetara kondenatu nahi dute herri hau, konponbide prozesua geldialdira eramateko asmoz.  Gatazka  eta errepresioari loturik, edonolako atxiloketa lekuz kanpo dago gaur egungo testuinguru politikoan, eta prozesu demokratikoaren  ibilbidearen aurka jotzen du bete-betean. Batzuen itxukeria, kasu honetan PP-renak, herri hau bizi duen errealitatearekin bat ez datorren egoera batetara eraman nahi du, bere herritarrak biolentzia egoeretara kondenatuz. Eta horrek, ikusi dugun moduan, ondorioak ekarriko dizkio alderdi horri inolako zalantzarik gabe.
 
            Gaurkoan Raul Fuentes Indautxuko auzokidearen atxiloketarekin esnatu gara. Raulek urte luzeak eman ditu gure auzotik kanpo, 1991 urtetik aurrera, hain zuzen ere. Indautxuko auzokidea, lagun leiala, euskaltzale porrokatua eta kirolari aparta, bere militantziak zein konpromisuak herri mugimenduan beti erakutsi digu bidea auzo honetara bildu garen belaunaldi gazteoi.

            Raulen atxiloketak oztopatzen du irekitzen ari garen eszenatoki politikoaren eraikuntza. Baina ez dugu utziko bere atxiloketak herri honek behar duen konponbiderako agenda oztopatzeko erabil dezan Espainiar gobernuak. Bere askatasuna aldarrikatzearekin batera, gure konpromisoa berretsi eta handitu egiten dugu, Euskal Herria eszenatoki demokratiko batetara eramateko.

            Horregatik dei egiten dizuegu datozen egunetan burutuko ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Hain zuzen guztion inplikazioa beharko dugu, Espainiar gobernuak eszenatoki berri honen eraikuntzan,  gurpiletan sartzen dizkigun makilak atera eta bidea egiten segi dezagun.





RAUL ASKATU!
KONPONBIDEA NAHI DUGU!

19:30ETAN JOSEBA ASENSIOREN TXOKOAN. DR. AREILZA ETA LDO. POZA KALEEN ERTZEAN.

2012/11/14

Manifestación contra los desahucios y recortes

Este próximo sábado por la tarde tenemos una cita para mostrar nuestra oposición a:

- Los desahucios de las familias que no pueden hacer frente al pago de la hipoteca.

- Las reformas y los recortes a los derechos de los trabajadores y a los servicios públicos.


El sábado, 17 de noviembre, a las 17:30  en Sagrado Corazón


2012/11/12

"Fiñu" Huelvara urrundua, dispertsiorik ez !!

Iker Olabarrieta Fiñu indautxuarra zazpi urte darama preso Espainiar estatuko kartzeletan.

Azken urteetan Cacereseko espetxean izan da, Euskal Herritik 600 kilometrotara, baina berriki eta familia eta lagunei gartzelako erakundeek ezer aipatu barik Huelvako presondegira trasladatu dute, indautxutik 900 kilometro baino gehiagora.

Espainiar estatuko agintariek berriro ere euren sufrimenduaren aldeko politika eta estrategia erakusten digute, noiz eta orain noiz euskal gizartearen gehiengoak argi adierazten duen euskal presoak euren familia eta lagunengana hurbildu behar diren.

Gatazkaren konponbidea zapuztu nahi dute, eta horretarako euren esku dituzten euskal militanteak erabiltzen dituzte, hauek atxiotuz edo urrunduz, euskaldunengan sufrimendua areagotzeko, baina ez dute lortuko.

Fiñu Euskal Herrira !!


2012/11/11

"Sua" herri-filma Abandon ikusgai

Euskal Herriaren historiako pasadizo ez horren ezaguna den gertaera bat ezagutzeko aukera izango dugu laister.

XVII. mendean Lapurdin izandako inkisizioaren inguruko herri-film historikoa dugu Sua.

Zortzi urte eta 700 parte hartzailetik gora behar izan ditu «Sua» filmak argia ikusteko. Pierre de Lancre buru zela, Lapurdin XVII. mendean izandako inkisizioa du oinarri istorioak eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetan egin dituzte filmatze lanak. Eneko Aritzaren Lagunak elkartearen ekimenez sortutako pelikula da, auzolanean osatu dutena.

NOIZ: Azaroak 14, asteazkena, 18:30tan
NON: Bilboko Kafe Antzokian

Horrez gain, filmaren inguruko esposaketa burutuko da Kafe Antzokian bertan azaroaren 19tik 22ra bitartean

Informazio gehiago

Pelikularen trailerra:


2012/11/06

Euskal presoen alde, larunbatean Baionara

Azaroaren 10erako Herrira mugimenduak Baionan deitu duen manifestazioaren garrantzia azpimarratu nahi dugu eta indautxuar guztiari, guk egingo dugun bezala, mobilizazio horretan parte hartzeko dei egin nahi diogu.

Beharrezkoa da hitzordu honi behar duen garrantzia ematea. Euskal presoei buruz ari gara. Izan ere, estatu frantsesean ere euren eskubideak etengabe urratzen jarraitzen dute, eta Frantziako gobernuari argi eta garbi adierazi behar diogu zein den gure eskaera: gure eta gure senide eta lagunen eskubideak errespetatzea eta gure senide eta lagunak etxean izatea.

Era berean, Azaroak 10eko mobilizazioaren manifestuarekin eta bertan egiten diren aldarrikapenekin bat egiten dugula ere adierazi nahi genuke.

Gauzak honela, guztiok azaroaren 10ean, 15:30ean, Baionako Euskaldunen plazan elkartzea espero dugu.

Hurbildu bakera!

Indautxutik autobusa irtengo da, apuntatzeko azken eguna Osteguna, azaroak 8 izango da.
Apuntatu ondoko bide hauetatik:
- Kirruli Kultur Elkartean
-Olabegako Amets Gorri Kultur Elkartean
- 622327925 telefonoan

Asteazken beroak - Los miércoles al sol

Auzoetako greba asanbladek eta kolektibo sozialek sortutako ekimenak bigarren saioa egingo du bihar plaza Biribilean arratsaldeko 19:00etan. Krisiaren ondorioen eta instituzioen murrizketa politiken aurkako protesta bideak aztertzeko eta eztabaidatzeko topagunea izateko helburua du ekimenak.

Asteazken beroak! (¡Miercoles al sol!) ekimenak bigarren hitzordua du bihar, plaza Biribilean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera BBVA aurreko plazan bilduko dira murrizketen aurkako protestak eta ekintzak bateratzeko eta koordinatzeko helburuarekin sortutako iniziatiban parte hartu nahi duten lagunek.

Ekimena auzoetako greba komiteetan du jatorria baina gobernu eta instituzioek aurrera daramaten murrizketa politikaren eta bankuen jokabide bidegabearen aurka dauden mugimendu, elkarte eta eragile orori dago zabaldua. Hain zuzen ere, hori da asmo nagusia, mobilizazio dinamika iraunkorra antolatuko duen sarea osatzen joatea, protestak greba egunetara soilik muga ez daitezen.

Asteazken beroak! Hilero bilduko da, lehen astelehenean. Lehendabiziko hitzorduan 70 bat lagun elkartu ziren. Egun hartan merkataritza txikiko, Bilgune Feministako, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako greba asanbladako, Uribarriko Uribarritzen kolektiboko, Argilan bazterkeriaren aurkako plataformako eta Euskadiko GKEen Koordinadorako kideek hartu zuten hitza.


7 de Noviembre. 19:00 Plaza Circular. Bilbo.

Asamblea abierta
  • Recortes en el Servicio de Asistencia Domiciliaria (SAD) en Bilbo.
  • Foro denuncia de las diferentes dinamicas, convocatorias.
  • Movilización en Diputación.
ACUDE!!!
DIFUNDE!!!

2012/11/02

BARRURA
BEGIRATZEKO
LEIHOAK

5 euskal presori buruzko dokumentala.

Orain arte ikusi gabeko pelikulari buruz esandakoaren gainetik, pelikulak berak hitz egiteko aukera heldu da...

EMANALDIA KAFE ANTZOKIAN
Azaroak 6 de Noviembre, asteartea / martes
Dos sesiones: 19:00 eta 21:30tan
Filmaren zuzendariaren azalpenekin

Sarrera / Entrada:5 euro


Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da, lbost istorio labur independentek osatua. Bost zuzendari ezberdinek hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Gaur egun 700 euskal preso politiko inguru daude kartzeletan gatazka politikoarekin lotutako arrazoiengatik.
Azken 50 urteetako historia egiten badugu, ostera, zenbakiak are ikusgarriagoak dira: 55.000 lagun espetxeratu dituzte doi-doi hiru milioira heltzen den herri batean. Asko torturatuak izan dira, bakartuak, urrunduak, sakabanatuak, espetxeko baldintza gogorrenetara kondenatuak, behin eta berriz umiliatuak… “Gerra” baten erdian gatibu, trukerako txanpon.

Eguneroko errealitate mingotsa den arren, preso politikoak ezezagunak dira, diskurtso handien azpian estalita daudelako. Izan ere, hiru diskurtso handi nagusitzen dira gizartean: “heroien aldeko apologia”, “hiltzaileen kontrako apologia” eta Giza Eskubideei dagokiena. Film honek beste modu batean helduko dio gaiari, eta epika guztien azpitik (edo gainetik) kokatuko da. Guretzako, presoak ideal baten alde borrokatu diren pertsona normalak dira, gu bezalakoak.

2012/10/28

Ezagutu zuzeu.com

Zer da ZuZeu?

ZuZeu orainkari digitala da, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri zen abian, irabazi asmo gabeko ekimena delarik.
Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan.

Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen esteken bidez, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere.

Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, erabiltzaileek eurek orainkari digital bat egitea da. Horizontalki, sare sozialak sortuz.

Zer eskaintzen du?

Denetarik:
 - Euskaldun blogari ezagunen artikuluak
- Sailak / Gaiak: ekonomia, ekologia, tekno, Euskal Herria, Kirola, Kultura, Zientzia,Arkitektura, 
  Komunikazioa, Hizkuntzalaritza, Gastronomia....
- Komunikabide euskaldunak: Argia, Berria, Bizkaiko Irratia, EITB, Gaur8, Hamaika, Info7,...

Bisita ezazu: http://zuzeu.com/

2012/10/26

Manifestación por la soberanía alimentaria

La iniciativa  Ez irentsi-No tragamos apoya la manifestación en favor de la Soberanía Alimentaria convocada para el sábado 27 en Bilbao a las 12h. desde el Sagrado Corazón. La defensa de la soberanía alimentaria ha sido motivo de varios de turnos de ayuno llevados a cabo dentro de la iniciativa Ez irentsi-No tragamos. Hoy, nos unimos a la convocatoria realizada por numerosos colectivos sociales y sindicales.

MANIFIESTO
La alimentación es un derecho, no una mercancía
Elikadura, herritarron eskubidea
Pueden ser muchas las cosas que consideramos importantes para nuestras vidas, pero sólo unas pocas son importantes para (sobre)vivir, una de ellas es la alimentación.
El Derecho a la Alimentación se recoge en la Declaración Universal de los Derechos Humanos (1948). Sin embargo, en la actualidad el modelo neoliberal capitalista dominante y, en concreto en Europa la Política Agraria Comunitaria (PAC), han convertido la alimentación en mercancía, una mercancía con la que especular, concentrar ayudas públicas y lucrar a ciertos segmentos de la sociedad a costa del hambre, las carencias y la dependencia de un creciente número de personas y pueblos.
En Euskal Herria aproximadamente un 4% de los alimentos que consumimos se producen aquí. Esto supone, tanto para las personas consumidoras como productoras, una fuerte dependencia de las grandes empresas distribuidoras y comercializadoras que controlan precios, calidad, marcas, etc. Del mismo modo, este sistema repercute negativamente en los pueblos del Sur cuyas tierras se acaparan para la especulación y la exportación; y en la naturaleza que contaminamos y esquilmamos con un modelo de pesca, agricultura y ganadería industrial.
La Alianza Social por la Soberanía Alimentaria en Euskal Herria, de la que forman parte movimientos sociales y campesinos, ongds, organizaciones ecologistas y sindicales, entidades de economía solidaria y banca ética, pretende contribuir a la construcción de modelos alternativos al neoliberal y patriarcal que se nos impone y cuyas consecuencias alcanzan negativamente a lo social, político y económico, y, en concreto también, a la alimentación.

DEFENDEMOS:
- Que cada pueblo pueda definir sus políticas agrarias y alimentarias, de modo que proporcionen alimentos de calidad, adecuados, asequibles, nutritivos y culturalmente apropiados a todos sus miembros.
- Que se reconozcan los derechos y papel de las mujeres en la producción de alimentos y en la toma de decisiones.
- Que se haga una gestión sostenible de la tierra, el suelo, el agua, las semillas, y la biodiversidad.
- Que se recupere y dignifique la función de producción de alimentos de familias baserritarras y pescadoras, frente a la función de proveedor de materia prima barata para la agroindustria y la gran distribución.

PROPONEMOS
- Que se construyan y comuniquen los precios de los productos de modo ético y transparente, cubriendo los costes de producción y tomando en cuenta las condiciones de las personas consumidoras.
- Que se recuperen los mecanismos de control del mercado y la producción, equilibrando consumo y producción local y frenando la exportación.
- Que se promueva el uso de la producción local agroecológica en los comedores públicos.
- Que se utilice el dinero público de manera más justa y distributiva, incentivando la generación de empleo en el sector primario desde modelos sostenibles y sociales.
- Que se favorezca el acceso a la tierra a los y las jóvenes.
 
 Tomando en cuenta todo esto, a fin de manifestar nuestro desacuerdo e indignación con las actuales políticas agrarias y alimentarias, con el uso del dinero público, con la permisividad y connivencia con los intereses de la agroindustria y la gran empresa, y, sobre todo, defender de modo constructivo y propositivo la posibilidad de modelos sostenibles, equitativos e integradores,

Hacemos un llamado a participar en la Manifestación La alimentación, un derecho de toda la ciudadanía que tendrá lugar el día 27 de octubre a las 12h en Bilbao.

El Embalse, metáfora de Kike

Kike es nuestro poeta particular, dona sus obras cuasi en exclusiva a Kirruli Kultur Elkartea, y hoy os ofrecemos la posibilidad de disfrutar de su nuevo poema.

El embalse (metáfora)



Años llevaba subiendo aquella montaña y por ello llegó a convertirse en una peregrinación ya que cada fin de semana debía hacerlo. Aparte de contemplar los bellos paisajes que a derecha y a izquierda, junto al sendero, señalaba y daba ilusiones a mi sufrido caminar, pese a todo esto, nada era comparable a aquello que desde la cúspide se podía ver. Aquel hermoso embalse al pie de la montaña.
Fueron tanto los años de llegar, que inclusive llegué a analizar casi toda su existencia y que como dibujo lo tengo en la mente.
Por la parte derecha entraba las aguar limpias de los arroyos y por la izquierda desalojaba el sobrante, suficiente para alimentar los frutos que en calidad, la ribera ofrecía. Inclusive en lluvias extremas la naturaleza fue sabia al diseñar que el equilibrio de entrada y salida fuera simbiosis perfecta.
Si, era hermoso aquel embalse porque en él se reflejaba aquello que pasaba en los cielos, unas veces era azul o rojo o con negras nubes, inclusive, alguna vez ése camino lo hice por la noche y puedo asegurar que era más fácil leer en sus aguas las constelaciones que en el firmamento.
Hoy estoy triste porque le he visto sucio lleno de hojarasca de rosetones contaminantes que tarde o temprano llegarán a los frutos y seguirá su camino fisiológico en los seres vivos.  

Aligeré la bajada hasta llegar a la causa, y descubrí que son los riachuelos quienes contaminan a todo él.
Ya no podré ver los cielos a través de sus limpias aguas ni beber de ella en plato de Luna.



2012/10/24

Txomin Ziluaga, agur eta ohore

Bere herriarekin eta herritarrekin konpromiso iraultzailea izan da Txomin Ziluagaren bizitzaren ardatza.


Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokaren lehen lerroan izan da Txomin, urte luzeetan, HASIn, Herri Batasunaren sorreran eta bere Mahai Nazionaleko kide izanda.

Azken hamarkadan Ezker Abertzaleak burutu duen bide zail baina oparoan, gurekin batera izan da Txomin, eskuz esku, Euskal Herrian agertoki berri baten eraikuntzan bere ekarpena burutzen.

Indautxuko auzokidea, gizon handia, abertzale zintzoa eta sozialista koherentea. 




Agur eta ohore, Txomin.
Azken agurra: 
- Osteguna, urriak 25, Tanatorio Bilbainoan (Avda. Zumalakarregui, udaletxearen  atzekaldean) 12:00tatik 14:00etara. 
- Laga hondartzan arratsaldeko 6etan errautsen haizatzea
 

2012/10/20

Pilotak Espainiako ordezkaritzaren aurka

Varios activistas del colectivo Pilotariak han realizado una acción de protesta frente a la delegación del Gobierno español en Bilbo en denuncia del ataque sufrido por Enara Rodríguez.


El colectivo de solidaridad con los  presos políticos vascos Pilotariak ha denunciado el ataque sufrido hace unas semanas por Enara Rodríguez, hermana del preso político vasco Arkaitz Rodríguez, lanzando pelotas frente a la delegación del Gobierno español en Bilbo.

Varios activistas han participado en la protesta y, además de lanzar las pelotas desde la rotonda de la plaza Elíptica hacia la puerta de la delegación del Gobierno, han portado carteles en los que se podían leer las amenazas y vejaciones denunciadas por Rodríguez.

La protesta se ha realizado de forma pacífica, pero una patrulla de la Policía municipal ha identificado a los participantes.