2014/12/19

Indautxuar errepresaliatuen etxeratzearen aldeko konzentrazioa

Urteko azken astelehenerako, abenduaren 29rako ekimen berezia antolatu dute Indautxun auzoko preso eta errepresaliatu politiko orohar etxeratzearen alde.

Hitzordua Indautxu plazan izango da, arratsaldeko 8etan eta kalejira burutuko da.

2014/12/15

Dunixe, Garbiñe eta Karmele gogoan

Duela astebete utzi ziguten Dunixe eta Garbiñe, Karmele berriz orain hilabete batzuk. Hirurak borrokalariak, eta hirurak izan ditugu gaurkoan gogoan Indautxun.










2014/12/13

Dunixe eta Garbiñe gogoan

Dunixe eta Garbiñe, indautxuko ezker abertzaleko militante historikoen, konpromesua omentzeko datorren astelehenean, abenduak 15, 'Kirruli'ren txokoan elkartuko gara arratsaldeko 8etan.
Hator!

2014/12/11

Euskal presoen aldeko eguna Indautxun

Larunbatean hitzordu garrantzitsua dugu Indautxun euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde, beraien senideei gure elkartasuna adierazteko eta Garbiñe eta Dunixe gogoan izateko. Hator!

2014/12/09

'Denak a la inor ez' gazte dinamikarean aurkezpena

Asanblada bi burutu ostean datorren ostiralean Indautxuko gazteeek 'Denok ala inor ez' dinamikarean aurkezpen publikoa burutuko dute Kirruli Kultur Elkartean.

Euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea helburu duen dinamika hainbat ekimen burutu nahi ditu Indautxun abenduan zehar eta urtarrilaren 10an Sarek deitura Bilbon burutuko den dispertsioaren aurkako manifestaziora bitartean.

Ekimen horietako lehena izango da hain zuzen abenduaren 12an, ostiralean, burutuko dena.

2014/12/06

Indautxuko EH BILDUren lehen asanblada

Datorren abenduaren 11an, osteguna, Indautxuko EH Bilduk bere burua aurkeztuko du auzoan.
Kirruli Kultur Elkartean izango da, arratsaldeko 7:30tan, eta Indautxuko auzoari buruz hausnartzeko eta ekarpenak jasotzeko aukera izango dugu.
Denok gonbidatuta gaude, hator!
-----------------------------------------------------------------------
El próximo jueves, 11 de Diciembre, el grupo de EH Bildu de Indautxu se presentará en público en el barrio.
Será en Kirruli Kultur Elkartea, a las 7:30 de la tarde, y tendremos oportunidad de reflexionar en torno a Indautxu y de aportar todos y cada uno de nosostros.
Estamos todos invitados, ¡vente!