2013/04/23

Polizia beti berdin: 1976, 1978, Indautxu 2012

2012ko Apirilaren 5ean Iñigo erail zuten Indautxun baina Kirruliren lagun guztiok ginen euren helburu.

Ertzaintza, eta orokorrean, poliziaren jazarpen politikoa salatzeko asmotan hemen ikusgai daukazuen bideoa egin izan dugu.

Aski da! Utzi Kirruli bakean!.

2013/04/21

'7ak 1'ek III. futbito txapelketa burutu du

Indautxuko'7ak 1' Athleticzaleen peñak Indautxuko III. futbito txapelketa antolatu eta burutu izan du larunbatean, apirilaren 20an.

Txapelketa Deustuko 'Potongo' futbol zelaietan burutu izan da, Indautxun ez baitugu eskuragarri futbito zelai publikoak larunbat goizeetan.

Hamar taldek parte hartu izan dute, eta giro ona izan da nagusi.

Iñigo Cabacas gogoan izan dute.

Ondoko irudietan txapelketan parte hartu izan zuten guztiek, eta txapelketa irabazi zuen taldeak.





2013/04/18

Polizia, beti berdin

Gasteiz, 1976ko Martxoak 3
Iruña, 1978ko San Ferminak
Indautxu, 2012ko Apirilak 5

Errepresioa da euren egitekoa.
Istripua? Mesedez. Helburu politikoekin burutzen dituzten ekimenak dira.
Iñigo azkena izan dadila, tamalez ez da lehena izan.

2013/04/16

Eskerrik asko Tas-Tas, gero arte

Tas-Tas Irrati Librea dejará de emitir a principios de verano
Tas-Tas Irrati Librea dejará de emitir al final del presente curso tras 21 años de emisión ininterrumpida. Problemas económicos han llevado a la asamblea de la radio a tomar la decisión.

Después de 21 años de emisión ininterrumpida, la veterana Tas-Tas Irrati Librea, de Bilbo, dejará de emitir al final del presente curso. Problemas económicos y las dificultades que estos originan a la hora de diseñar un modo de funcionamiento estable son los motivos que han llevado a la asamblea de la radio a tomar la decisión.

Emisora miembro de Arrosa Sarea, Tas-Tas fue una de las radios que se presentó al concurso convocado por Lakua para el reparto de 34 licencias para emitir en FM, no consiguiendo su propósito.
Heredera de otros proyectos comunicativos horizontales (como la agencia alternativa de noticias Tas-Tas y radios libres como Iluna, Ortzadar o Txomin Barullo), Tas-Tas nació en 1992 con vocación de ser la radio libre del Gran Bilbo.
Su programación y actividades están basadas en el trabajo de los voluntarios y profesionales volcados en este proyecto comunicativo. Con su desaparición, el dial bizkaitarra será menos plural aún.

(Iturria: www.naiz.info )

2013/04/15

Kirruli izan zen Ertzaintzaren helburua

Publiko egin diren grabazioetan argi geratu izan da pasa den 2012ko Apirilaren 5eko gauean Ertzaintzako arduradunek helburu argi bat izan zutela: Kirruli Kultur Elkartea.

Festa zen nagusi gure tabernan eta inongo liskarrik ez bazegoen ere, gurean ondo pasatzen zegoen jendea izan zen euren helburua. Iñigo Cabacasek hilik suertatu zen euren pilotakada baten ondorioz baina gutako edonor izan gintezkeen.

Ez zen istripu bat izan.

Ertzainen arteko elkarrizketen audioa:
http://www.naiz.info/mediateca/video/comunicaciones-de-la-ertzaintza-en-la-noche-del-5-iv-2012



2013/04/14

III. Futbito txapelketa

'7ak bat' Indautxuko futbolzaleen elkarteak III. Futbito txapelketa antolatu du datorren Apirilaren 20rako, larunbata.

Goizean zehar burutuko den txapelketan hamabi talde lehiatuko dira Deustu auzoko 'Potongo' izenez ezagunak diren kirol kantxetan. Gure auzoan, Indautxun, futbitoan aritzeko gune publikorik ez dagoenez Bilboko beste auzo batera joan behar izango dute indautxuar gazteak.

Jada ezin da dira talde gehiago lehiatu, baina txapelketaz gozatu nahi baduzu datorren larunbatean hitzordu bat duzu.

Aupa 7ak bat !!




2013/04/07

Iñigo Cabacas. Omenaldia, hitzaldiak eta mobilizazioa

Urtebete betetzen den honetan Iñigo Cabacas larriki zauritu zutenetik gure tabernaren aurrean, 'Iñigo Cabacas Gogoan' herri plataformak ekimen ezberdinak antolatu ditu:

- Iñigo gogoratzeko ekitaldia.
  Apirilak 9, asteartea, 20:00etan Kafe Antzokian.
  Dokumentala, irakurraldiak, bertsoak, mikro irekia, JARE taldearen akustikoa.
  Informazio gehiago

- Eredu polizialari buruz hausnartu ta eztabaidatzeko.
  Apirilak 10 eta 11 Hika Atenenoan, asteazkena eta osteguna,
  Hitzaldia (A-10): 'Eredu polizialaren gaineko alternatibak'
  Mahai-ingurua (A-11): “Norantza joan behar du gaur egungo polizia eredua?

- Iñigoren kasuan Justizia aldarrikatzeko.
  Apirilak 13 Jesusen Bihotzetik mobilizazioa. 18:00tan


2013/04/06

Jornadas de análisis del modelo policial

Iñigo Cabacasen heriotzaren urteurrena beteetzen denean, "Iñigo Gogoan" herri ekimenak egungo euskal eredu polizialaren inguruko ekimen bi antolatu ditu aste honetarako.

- Asteazkena, apirilak 10, Hitzaldia
- Osteguna, apirilak 11, Mahai-ingurua

Kasu bietan Hika Ateneoan izango da (Muelle Ibeni kalea, Atxuri) arratsaldeko 7etatik aurrera.



2013/04/01

Urtebete justiziarik gabe. Iñigo Cabacas gogoan!

Datorren ostiralean, apirilak 5, urtebete beteko da Ertzaintzak izua zabaldu zuenetik gure tabernaren aurrekaldean. Ez zen lehenengo aldia izan, ezta gutxiago ere, baina bai ordea emaitz larriena eragin zuenean.

Urtebete igaro da, eta asko gara justiziaren esperoan jarraitzen dugunok, urtebete Ertzaintzarengandik inolako erantzunkizunik hartu gabe, baiuna batez ere urtebete Iñigo gabe.

Datorren ostiralean, apirilak 5, Iñigoren familia eta lagunek Iñigo oroitzeko ekitaldia burutuko dute Iñigo zauritua izan zen toki berean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hitzordu garrantzitsua denontzat.