2012/09/27

Auzoa hobetzen

Pasa den astean Indautxuko bizilagunekin batera Kirruli Kultur Elkartearen ingurua hobetzen izan ginen.

Elkarteko helburuetako bat Indautxu hobetzea baita, denontzat bizleku erakargarria eginez, eta auzoarentzat lan egiten dugula berriro ere erakutsi izan genuen.



2012/09/22

EH BIlduren hitzaldia Indautxun

Arrakastatsua, honela definitu dezakegu pasa den osteguneko arratsaldean Indautxun EH Bilduk antolatu eta aurrera erman zuen hitzaldi-eztabaida.

Maribi Ugarteburu eta Leire Pinedo izan ziren hizlari, Bizkaiako zerrendan 2. eta 3. postuan doazen emakumeak, eta 100 pertsona inguru aurrean koalizioaren proposamen sozioekonomikoa aurkeztu zuten eta baita krisiari aurre egiteko ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik hartu beharreko ekimenak ere.


Egungo krisia ez da soilik ekonomikoa azaldu ziguten, krisi sistemikoa dugu, hau da, krisi soziala eta baita politikoa ere, eta horren aurrean ezin dugu betiko errezetak erabili, bide berriak jorratzeko garaia dugu. 
 
Beste politika mota bat egiteko unea da, eta egin, egin daiteke, baina gizarte justuago bat lortzeko subiranotasunean sakondu beharra dauka Euskal Herriak.

EH Bilduk sozioekonomian defendatzen dituen neurri batzuk:

• Euskal Herriko ehun produktiboan inbertitzea / Invertir en el tejido productivo de Euskal Herria.

• Sektore estrategikoen kontrol publikoa zein soziala indartzea / Reforzar el control público y social sobre los sectores estratégicos.


• Aberastasunaren banaketarako sarreren (fiskalitatea) eta gastuen (politika soziala) oreka bideratzen duen politika aurrerakoia gauzatzea / Desarrollar una política progresista que permita el reparto de la riqueza mediante el equilibrio entre ingresos (fiscalidad) y gasto (política social).


• Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren eraikuntza / Construcción del Marco Vasco de Relaciones Laborales y Protección Social.


• Lan eskubideen berme eta defentsa / Garantía y defensa de los derechos laborales.


• Elikagai soberaniaren aldeko politiken garapena / Desarrollo de políticas para la soberanía alimentaria.


• Diru publikoaren kudeaketa gardena eta optimizatua bermatzea / Garantía de una
gestión trasparente y optimizada del dinero público.


• Euskal Herriak eta bere eskualdeak egituratzen duten eta ingurua errespetatzen
duten azpiegituren aldarrikapena / Reivindicación de infraestructuras que
vertebren las diversas comarcas de Euskal Herria y respeten el medio ambiente.





Euskal Herrian hedatzen ari den ilusioa eta itxaropena Indautxura ere heldu da.

2012/09/20

Murrizketen aurka eta Euskal Herrian erabakitzearen alde

Desde que comenzó la crisis nos resulta interminable la lista de reformas y de recortes. Es imposible realizar una valoración y hacer una mención de todas las medidas que nos han impuesto. Lo que está claro es que están cambiando tanto los modelos económico y sociales como el modelo territorial. Nos están imponiendo un modelo capitalista más duro, si cabe, y sus costes sociales son enormes. Por otra parte, también están suprimiendo los limitados poderes de decisión que teníamos en Euskal Herria. El Estado español ha decidido que es hora de finiquitar el modelo autonómico y, por medio de decretos y leyes orgánicas, está llevando a cabo un proceso de centralización y de uniformización.

Todas estas medidas tienen como objetivo la imposición de una dictadura económica. Lo que en estos momentos está en juego es si también en Euskal Herria se impone o no dicha dictadura. Las reformas van a condicionar nuestro futuro como pueblo y como personas trabajadoras; nos jugamos si se aplican Euskal Herria o, por el contrario, comenzamos a recorrer un camino propio.

Larunbatean, Irailak 22, 17:30tan denok Jesusen Bihotzera !!


2012/09/16

EH BIlduren hitzaldi-eztabaida Indautxun


EH Bilduk dituen proposamen orokorrei buruz eta bereziki krisiari aurre egiteko planteatzen dituenak entzuteko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu Indautxun datorren ostegunean (irailak 20) Maribi Ugarteburu eta Leire Pinedorekin batera.


EH Bilduk Bizkaian aurkezten duen zerrendako 2. eta 3. postuan dauden emakumeekin, eta datorren eusko legebiltzarrean ordezkariak izango direnekin hitz egiteko aukera ezin hobea izango dugu indautxuarrok.



NOIZ: Irailak 20, osteguna, aarratsaldeko 7tan
NON: Indatutxu hotela (Bombero etxaniz enparantza)





Este próximo jueves (20 de sept) en Indautxu vamos a tener la oportunidad de escuchar y debatir con Maribi Ugarteburu y Leire Pinedo las propuestas generales de la coalición EH Bildu de cara a las próximas elecciones autonómicas y en concreto las referidas a hacer frente a la crisis económica.

Los vecinos de Indautxu tendremos la oportunidad de acudir a charlar con ambas mujeres, quienes van a ser representantes en el próximo parlamento vasco, al ocupar la 2ª y 3ª posición en la lista de EH Bildu por Bizkaia.

CUANDO: 20 de Septiembre, Jueves a las 19:00
DONDE: Hotel Indautxu (Plaza Bombero Etxaniz)

2012/09/11

Irailak 11: Katalunia eta Txile

Azken urte hauetan ematen zuen Irailak 11 Estatu Batuetan gertaturiko ekintzen egunatzat ezaguna egiten zela, baina 2001eko Irailak 11 baino lehenago egun hau jada berezia zen.


Katalunian Diada ospatzen dute, 1711ko egun honetan, hain zuzen, Bartzelona espainolengatik konkistatua izanze zen. Ez da ospakizunetarako egun bat. aldarrikatzeko eguna baizik. Aurten argi utzi dute estatu independiente gisa antolatu nahi dutela euren burua, eta horretan Euskal Herria bidelagun izango dute. Visca Catalunya lliure! Gora Euskal Herria askatuta!








Salvador Allende, Txileko lehendakari ohia 1973ko egun honetan hil zen. 1970ko hauteskunde orokorrak irabazi ostean ezkerreko gobernua osatu zuen herrialdean eta sozialismorako bideari ekin zion ekonomiako zenbait arlo nazionalizatuz. Indar armatuek eta kapitalistar indarrek ez zuten batere begi onez ikusi eta estatu kolpea burutu zuten, horren ondorioz Pinochet jenerala izan zen agintean 1973tik 1990ra bitartean, diktadura basati baten bidez eta gisa ezkubide ugari larriki bortxatuz.


Entzun Salvador Allenderen azken diskurtsoa, hil egin zen egun berean, estatu kolpea ematean

"Tienen la fuerza, podrán avasallarnos, pero no se detienen los procesos sociales ni con el crimen ni con la fuerza. La historia es nuestra, y la hacen los pueblos"




2012/09/10

Bidasoa fundamentalista

BIDASOA FUNDAMENTALISTAINOIZ EZ!

IRUNE ENTZUN KONTAKIZUN HAU
DANBORRA HARTU BAINO LEHENAGO
DUELA URTE BATZU GERTATU ZEN
AITZAKITZAT HARTUZ TRADIZIO
EMAKUMEEN ESKUBIDEAK ZIKINDU

ETA BORTXATU ZITUZTEN
PROPIO
KOLPEAK ETA IRAINAK

BIDASOA FUNDAMENTALISTA
INOIZ EZ!

KIROL KAIA, LANGABEZIA...
NESKAK JAIAN BAINO NAHIAGO
HISTORIA ERREPIKATU ZEN, OROITU
NEGUREN "HIPOKRISIARI STOP!"
BURU ABLAZIOAZ AHALGETURIK
EGUN, PARTE HARTZEN DUGU DENOK
UNAI ETA LIBE ESKOPETAREKIN
MAIDER TXILIBITUAREKIN, ZER ARRAIO!
BIDASOA FUNDAMENTALISTA
INOIZ EZ!
AURRERITZIEN SUSTRAIAK
HAIN DIRA SAKONAK
ARRAZOIAREN BIDEA
LUZEA BEZAIN ZAILA DELA

BIDASOA FUNDAMENTALISTA
INOIZ EZ!

Bideoa ikusi: Hondarribiko alarde mistoa 2012


2012/09/05

613 pelotazos por los presos en Estrasburgo

Pelotaris vascos han decidido realizar una acción en defensa de las presas y presos políticos vascos.


Han acudido a Estrasburgo, y han lanzado 613 pelotazos, uno por cada preso político vasco, al tribunal de derechos humanos para recordar, mediante esta original accion, la situación de las y los presos y la de sus familias.

Argazkiak eta bideoa ikusi: