2012/11/30

Independentziaren alde, abenduak 6 , osteguna, denok Durangora

Datorren abenduaren 6an Independentistak erakundeak antolaturiak egun osoko egitaraua izango duen ekimena burutuko da Durangon 
Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar.
  • 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
  • 12:00etan joaldunak.
  • 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan.
  • 15:30etatik aurrera  DJ Bull.
  • 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte. 
  • 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. Bertan, aipatutako guztiek hartuko dute parte.
  • Amaiera ekitaldian abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak, eta abar izango dira.
Oraindik, parte hartzeko proposamen berriak jaso ahala, egitaraua osatzen joango gara. (info@independentistak.net)

Abenduak 6, denok Durangora!

Abenduaren 6an aukera ezin hobea dugu 2012ari, urte hain berezi eta esanguratsuari, erakustaldi independentista eder batekin agur esateko. Guztion artean independentziaren aldekotasuna zabaltzeko eta gure mugimendua berrindartzeko.
Soineko berdeak eta zapi independentistak jarrita etortzeko deia egiten dugu, egun osoan zehar Durango independentzia kolorez janzteko.
Suposatuko dezuen bezela, egun honetarako bolondresak beharko ditugu laguntzeko, zapiak saltzeko, salmenta mahaitxoan egoteko, pegatinen kuestazioa egiteko... Laguntzeko prest bazaude idatzi emaila info@independentistak.net helbidera edo deitu 943561853 telefonora.

Eta ez ahaztu Azoka barruan ere Independentistak stand propioa izango degula, Artekaleko 57 zenbakian!!! Pasa eta erosi liburua!!!

2012/11/28

LAN DUIN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE, EUSKAL HERRIA MARTXAN! Hemen bizi, hemen erabaki

«Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da.

Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala, hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.

Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak 87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz.

Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira. Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke.

Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.

Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu. Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin daitezke, eta egin behar dira.


Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.»



2012/11/27

¡¡ Rodea el ayuntamiento de Bilbao !!


EL VIERNES 30 NOVIEMBRE. 11,30 horas

El próximo día 30 se van a debatir y aprobar en el ayuntamiento de Bilbo los presupuestos mas antisociales de la historia de la ciudad. Los recortes que van a recoger los mismos afectan a todos las partidas sociales mientras en aquellos temas que tienen una gran contestación de la ciudadanía las partidas se mantienen.

Desde " los miércoles al sol " queremos haceros participes de la iniciativa que hemos convocado para el día 30. Ese día es nuestra intención reunir el descontento y las ganas de lucha por otro modelo de ciudad y de sociedad y rodear el ayuntamiento en el que se pretenden aprobar unos presupuestos que, sin lugar a dudas, convertirán a Bilbo en una ciudad mas insolidaria, acrecentando las desigualdades, la injusticia y las situaciones de exclusión y pobreza.


Estamos convencidos/as de que en tu barrio, centro de trabajo, etc. conoces casos por los que pelear, situaciones a las que es necesario dar una salida diferente, solidaria y progresista y por ello te pedimos que te sumes a esta iniciativa y acudas el viernes 30 a las 11,30 de la mañana a la plaza del ayuntamiento y hagas oír tu voz. Con pancarta, con silbatos, con cacerolas, con tu eslogan:

NO A LOS RECORTES!!! MURRIZKETARIK EZ!!! ACUDE!!!



Urtarrilaren manifa prestatzen Indautxun


Urtarrilaren 12an burutuko den presoen aldeko manifestazio erraldoiari begira asanblada irekia egingo dugu auzoan, indarrak bildu, egitasmoak definitu eta hauek burutzeko modua adosteko.

Hortaz, animatu,hurbildu eta parte hartu. Asanblada abenduaren 1ean egingo dugu, larunbata, 12:00etan Kirruli Kultur Elkartean. Ondoren luntxa izango da eta norberak etxetik jateko zoezoer ekarri beharko du.

Larunbaterarte !!

2012/11/25

¡Participa en el diseño del Bilbao del futuro!

El ayuntamiento de Bilbao está en proceso de revisión del Plan General de Ordenación Urbana (PGOU).

Se trata de un instrumento muy importante en el diseño de una ciudad, en el que se decide y establece las líneas generales hacia las que caminará la ciudad en los próximos años.

En anteriores ocasiones ha sido elaboradoy discutido por personal técnicop y político, pero en esta ocasión han abierto una oportunidad, pequeña,  a la participaciòn de los ciudadanaos de Bilbao.

Te animamos a que participes y des tu opinión sobre el Bilbao que quieres en un futuro, si les dejamos decidir solo a los de siempre ya sabemos que ciudad diseñaran.

Eman zure iritzia, parte hartu !!

La participación es a través de Internet.

1) Rellena con tus datos personasles la siguiente ficha:
http://www.bilbao.net/ParticipacionRevisionPlanGeneral/

2) Recibirás en tu correo electrónico tu nombre de usuario y tu contraseña. Introduce dichos datos en la siguiente web: http://www.bilbao.net/ParticipacionRevisionPlanGeneral/

Lee las frases establecidas y agrupadas por bloques dando tu opinión al respecto:
"De acuerdo", Intermedio, "en desacuerdo" o "No lo se".

También hay opción para escribir comentarios personales al respecto

El plazo acaba este martes 27 de Noviembre a las 12 de la noche.

Info general: http://www.bilbao.net/blogs/participacionurbanismo/

2012/11/20

Urtarrilak 12, bilboko kaleak bete

Datorren Urtarrilaren 12an Bilboko kaleak berriro ere jendez bete egingo dira euskal presoen herriratzearen alde.
Inoiz baino ozenago ohiukatu behar dugu euskal presoen alde.
Indautxun ere giroa sortzeko asmotan datorren Abenduaren 1ean, larunbata, asanblada irekia burutuko da, abenduan zehar eta manifestaziora bitarteko egunean ekimen ezberdinak antolatzeko eztabaidatzeko.  
Animatu eta hurbildu goizeko 12ak aldera Kirruli Kultur Elkartera.

Bitartean Herrirak eginiko iragarkia uzten dizuegu

 
Denbora (Tiempo) from raul oliveira on Vimeo.

2012/11/18

Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan

Datorren asteartean, azaroak 20, 28 eta 23 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza, gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio emozional, sinboliko zein politikoz beteriko data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu.

Azaroaren 20ean, Santi eta Josu omenduko ditugu. Eurak, eta euren figurak ordezkatzen duten guztia omenduko ditugu: Euskal Herriarekiko konpromisoa eta maitasuna, konpromiso eta koherentzia militantea, Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.

Ezinezkoa zaigu, halaber, Santi eta Josu oroitu eta omentzeko antolatuko ditugun ekitaldiak Euskal Herrian bizi dugun testuinguru politikotik bereiztea. Izan ere, urtebete bete berri da Aieteko Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren erabaki historikotik.

Abagune berri batean aurrean da gure herria: Justizian eta eskubide guztien aitortzan oinarrituriko bake agertoki bat eraikitzeko aukera ireki da parez pare. Eta aukera hori irekitzea ezinezkoa litzateke Santi eta Josuren moduan, euren ekarpen humano, politiko eta militantea burutu duten milaka lagunen borrokarik gabe.

Horrela bada, astearte goizean, urtero bezala burutuko ditugun lore eskaintzetan honakoa omendu nahi dugu: bakea eta askatasuna eraikitzea ahalbidetu duen ekarpen militantea.

Datorren asteartean lore eskaintza burutuko da goizean:

- 12:00tan Ametzola parkean, Santi Brouarden monolitoan
- 12:30tan Errekaldeko Plazan, Josu Muguruzaren monolitoan

Arratsaldez, Egiari Zor Fundazioak zazpi t'erditan Esperantza frontoian ekitaldia burutuko du.




2012/11/17

Raul Fuentesen askatasuna exijitzen dugu

Raul, Londres inguruko espetxe batean preso dago jada.

Ostiral arratsaldean 80 pertsona inguru bildu ginen Joseba Asensio Kirruliren txokoan Raulen askatasuna exijitzeko. Egungo egoera politikoan atxiloketak jarraitzen burutzea ez daukalako zentzurik, konponbide osoa eta integrala denon artean lortu nahi badugu, errepresioak ez dauka tokirik.







2012/11/16

Raul askatu!! Konponbidea nahi dugu, errepresiorik ez!!


Euskal Herrian bakea eskuratu eta konponbidea erdiesteko inoizko aukerak sortu dira. Lehenago sekula ezagutu gabeko egoerara heldu gara, Euskal Herriko eragile askok harturiko konpromisoak,  ETA erakundeak egindako urrats historikoa, nazioarteko eragile garrantzitsuen inplikazioa, eta batez ere, herritar multzo zabalaren bultzada izugarriari esker.

Konponbide demokratikoa garatu ahal izateko, ezinbesteko urratsa da bakea eta normalizazioa eskuratzea, agertoki berri batean. Horrek zera eskatzen du, gatazka elikatu eta urraketak eragiten dituzten egoerak betiko desagertzea, eta gatazkak eragindako kalte eta ondorio guztiak konpontzea.

Gobernuek mantentzen dituzten errezeta zaharrek, eskubide urratze larriak eragiten jarraitzen dute, bai eta gatazkaren konponbidea garatu dadin zaildu ere, egoera zahar eta agortuetara kondenatu nahi dute herri hau, konponbide prozesua geldialdira eramateko asmoz.  Gatazka  eta errepresioari loturik, edonolako atxiloketa lekuz kanpo dago gaur egungo testuinguru politikoan, eta prozesu demokratikoaren  ibilbidearen aurka jotzen du bete-betean. Batzuen itxukeria, kasu honetan PP-renak, herri hau bizi duen errealitatearekin bat ez datorren egoera batetara eraman nahi du, bere herritarrak biolentzia egoeretara kondenatuz. Eta horrek, ikusi dugun moduan, ondorioak ekarriko dizkio alderdi horri inolako zalantzarik gabe.
 
            Gaurkoan Raul Fuentes Indautxuko auzokidearen atxiloketarekin esnatu gara. Raulek urte luzeak eman ditu gure auzotik kanpo, 1991 urtetik aurrera, hain zuzen ere. Indautxuko auzokidea, lagun leiala, euskaltzale porrokatua eta kirolari aparta, bere militantziak zein konpromisuak herri mugimenduan beti erakutsi digu bidea auzo honetara bildu garen belaunaldi gazteoi.

            Raulen atxiloketak oztopatzen du irekitzen ari garen eszenatoki politikoaren eraikuntza. Baina ez dugu utziko bere atxiloketak herri honek behar duen konponbiderako agenda oztopatzeko erabil dezan Espainiar gobernuak. Bere askatasuna aldarrikatzearekin batera, gure konpromisoa berretsi eta handitu egiten dugu, Euskal Herria eszenatoki demokratiko batetara eramateko.

            Horregatik dei egiten dizuegu datozen egunetan burutuko ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Hain zuzen guztion inplikazioa beharko dugu, Espainiar gobernuak eszenatoki berri honen eraikuntzan,  gurpiletan sartzen dizkigun makilak atera eta bidea egiten segi dezagun.





RAUL ASKATU!
KONPONBIDEA NAHI DUGU!

19:30ETAN JOSEBA ASENSIOREN TXOKOAN. DR. AREILZA ETA LDO. POZA KALEEN ERTZEAN.

2012/11/14

Manifestación contra los desahucios y recortes

Este próximo sábado por la tarde tenemos una cita para mostrar nuestra oposición a:

- Los desahucios de las familias que no pueden hacer frente al pago de la hipoteca.

- Las reformas y los recortes a los derechos de los trabajadores y a los servicios públicos.


El sábado, 17 de noviembre, a las 17:30  en Sagrado Corazón


2012/11/12

"Fiñu" Huelvara urrundua, dispertsiorik ez !!

Iker Olabarrieta Fiñu indautxuarra zazpi urte darama preso Espainiar estatuko kartzeletan.

Azken urteetan Cacereseko espetxean izan da, Euskal Herritik 600 kilometrotara, baina berriki eta familia eta lagunei gartzelako erakundeek ezer aipatu barik Huelvako presondegira trasladatu dute, indautxutik 900 kilometro baino gehiagora.

Espainiar estatuko agintariek berriro ere euren sufrimenduaren aldeko politika eta estrategia erakusten digute, noiz eta orain noiz euskal gizartearen gehiengoak argi adierazten duen euskal presoak euren familia eta lagunengana hurbildu behar diren.

Gatazkaren konponbidea zapuztu nahi dute, eta horretarako euren esku dituzten euskal militanteak erabiltzen dituzte, hauek atxiotuz edo urrunduz, euskaldunengan sufrimendua areagotzeko, baina ez dute lortuko.

Fiñu Euskal Herrira !!


2012/11/11

"Sua" herri-filma Abandon ikusgai

Euskal Herriaren historiako pasadizo ez horren ezaguna den gertaera bat ezagutzeko aukera izango dugu laister.

XVII. mendean Lapurdin izandako inkisizioaren inguruko herri-film historikoa dugu Sua.

Zortzi urte eta 700 parte hartzailetik gora behar izan ditu «Sua» filmak argia ikusteko. Pierre de Lancre buru zela, Lapurdin XVII. mendean izandako inkisizioa du oinarri istorioak eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetan egin dituzte filmatze lanak. Eneko Aritzaren Lagunak elkartearen ekimenez sortutako pelikula da, auzolanean osatu dutena.

NOIZ: Azaroak 14, asteazkena, 18:30tan
NON: Bilboko Kafe Antzokian

Horrez gain, filmaren inguruko esposaketa burutuko da Kafe Antzokian bertan azaroaren 19tik 22ra bitartean

Informazio gehiago

Pelikularen trailerra:


2012/11/06

Euskal presoen alde, larunbatean Baionara

Azaroaren 10erako Herrira mugimenduak Baionan deitu duen manifestazioaren garrantzia azpimarratu nahi dugu eta indautxuar guztiari, guk egingo dugun bezala, mobilizazio horretan parte hartzeko dei egin nahi diogu.

Beharrezkoa da hitzordu honi behar duen garrantzia ematea. Euskal presoei buruz ari gara. Izan ere, estatu frantsesean ere euren eskubideak etengabe urratzen jarraitzen dute, eta Frantziako gobernuari argi eta garbi adierazi behar diogu zein den gure eskaera: gure eta gure senide eta lagunen eskubideak errespetatzea eta gure senide eta lagunak etxean izatea.

Era berean, Azaroak 10eko mobilizazioaren manifestuarekin eta bertan egiten diren aldarrikapenekin bat egiten dugula ere adierazi nahi genuke.

Gauzak honela, guztiok azaroaren 10ean, 15:30ean, Baionako Euskaldunen plazan elkartzea espero dugu.

Hurbildu bakera!

Indautxutik autobusa irtengo da, apuntatzeko azken eguna Osteguna, azaroak 8 izango da.
Apuntatu ondoko bide hauetatik:
- Kirruli Kultur Elkartean
-Olabegako Amets Gorri Kultur Elkartean
- 622327925 telefonoan

Asteazken beroak - Los miércoles al sol

Auzoetako greba asanbladek eta kolektibo sozialek sortutako ekimenak bigarren saioa egingo du bihar plaza Biribilean arratsaldeko 19:00etan. Krisiaren ondorioen eta instituzioen murrizketa politiken aurkako protesta bideak aztertzeko eta eztabaidatzeko topagunea izateko helburua du ekimenak.

Asteazken beroak! (¡Miercoles al sol!) ekimenak bigarren hitzordua du bihar, plaza Biribilean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera BBVA aurreko plazan bilduko dira murrizketen aurkako protestak eta ekintzak bateratzeko eta koordinatzeko helburuarekin sortutako iniziatiban parte hartu nahi duten lagunek.

Ekimena auzoetako greba komiteetan du jatorria baina gobernu eta instituzioek aurrera daramaten murrizketa politikaren eta bankuen jokabide bidegabearen aurka dauden mugimendu, elkarte eta eragile orori dago zabaldua. Hain zuzen ere, hori da asmo nagusia, mobilizazio dinamika iraunkorra antolatuko duen sarea osatzen joatea, protestak greba egunetara soilik muga ez daitezen.

Asteazken beroak! Hilero bilduko da, lehen astelehenean. Lehendabiziko hitzorduan 70 bat lagun elkartu ziren. Egun hartan merkataritza txikiko, Bilgune Feministako, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako greba asanbladako, Uribarriko Uribarritzen kolektiboko, Argilan bazterkeriaren aurkako plataformako eta Euskadiko GKEen Koordinadorako kideek hartu zuten hitza.


7 de Noviembre. 19:00 Plaza Circular. Bilbo.

Asamblea abierta
  • Recortes en el Servicio de Asistencia Domiciliaria (SAD) en Bilbo.
  • Foro denuncia de las diferentes dinamicas, convocatorias.
  • Movilización en Diputación.
ACUDE!!!
DIFUNDE!!!

2012/11/02

BARRURA
BEGIRATZEKO
LEIHOAK

5 euskal presori buruzko dokumentala.

Orain arte ikusi gabeko pelikulari buruz esandakoaren gainetik, pelikulak berak hitz egiteko aukera heldu da...

EMANALDIA KAFE ANTZOKIAN
Azaroak 6 de Noviembre, asteartea / martes
Dos sesiones: 19:00 eta 21:30tan
Filmaren zuzendariaren azalpenekin

Sarrera / Entrada:5 euro


Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da, lbost istorio labur independentek osatua. Bost zuzendari ezberdinek hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Gaur egun 700 euskal preso politiko inguru daude kartzeletan gatazka politikoarekin lotutako arrazoiengatik.
Azken 50 urteetako historia egiten badugu, ostera, zenbakiak are ikusgarriagoak dira: 55.000 lagun espetxeratu dituzte doi-doi hiru milioira heltzen den herri batean. Asko torturatuak izan dira, bakartuak, urrunduak, sakabanatuak, espetxeko baldintza gogorrenetara kondenatuak, behin eta berriz umiliatuak… “Gerra” baten erdian gatibu, trukerako txanpon.

Eguneroko errealitate mingotsa den arren, preso politikoak ezezagunak dira, diskurtso handien azpian estalita daudelako. Izan ere, hiru diskurtso handi nagusitzen dira gizartean: “heroien aldeko apologia”, “hiltzaileen kontrako apologia” eta Giza Eskubideei dagokiena. Film honek beste modu batean helduko dio gaiari, eta epika guztien azpitik (edo gainetik) kokatuko da. Guretzako, presoak ideal baten alde borrokatu diren pertsona normalak dira, gu bezalakoak.