2013/07/30

Indautxuko Iragana hurbila gogoan

Indautxun, Kirruli Kultur Elkartean, 2009an Korrikaren alde buruturiko bertso-bazkaria.

Zenbat lagun eta oroitzapen on!!

Ikusi, ikusi.


Grebalarien aurkako epaiketa

Badago epaiketaren data

 Iragan ekainaren 18an, Aitorrek, Urtzik eta Jonek euren abokatuen bidez jaso zuten berria: iraliaren 11 eta 12aren artean, hilabete  eskas barru alegia, burutuko da beraien aurkako epaiketa. Iazko martxoko greba orokorrean gertatutako istiluengatik lesio, desordena publikoak, agintaritzaren aurkako atentatua eta fatxadaren zikintzeagatik epaituko dituzte, eskaera fiskala 14 urtekoa delarik inputatu bakoitzarentzat.

Gogoratu Aitor Fernández, Piol, indautxuarra dugula grebalarietako bat.


Hasieratik muntaia polizial baten aurrean geundelaren susmoa izan genuen, baina gazte hauen aurkako proba bakarrak polizien deklarazioetan oinarritzen zirela jakin genuenean argi izan genuen. Muntaia eta gehiegizko zigor hauen aurka mobilizatzeko beharra daukagu. Udako kanpaina hasia dago jada, eta ekimen desberdinak aurreikusten ditugu: Aste Nagusian, auzoetako jaietan, uztailaren 27ko bazkaria…  

Elkartasun eta salaketa kanpainara batu eta bidegabekeria hau guztion artean geldituko dugu!

Grebalariak aske!

2013/07/21

Grebalarien aldeko bazkaria Olabeagan

Datorren larunbatean, uztailak 27, irailean epaituak izango diren lau grebalarien aldeko bazkaria burutuko da Olageagako Amets Gorri elkartean.

Dakizuenez, iazko Martxoaren 29an burututako greba ororkorrean gertaturiko istilu batzuetan parte hartzea egozten diete Deustuko hiru gazteri eta Indautxuko Aitor Fernández, Piol, lagunari. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera luzatu du hiru gazteren aurka.

Hainbat mobilizazio burutzen ari dura azken asteetan zehar grebalarien askatasunaren alde eta errepresioaren aurka, ekimen horien artean kokatzen da datorren larunbateko bazkaria.

Animatu, eta parte hartu!!


2013/07/14

Grebalariak aske: sinadurak eta bloga

En junio de 2012 la Ertzaintza procedió a la detención de tres jóvenes de Deustu (Irantzu Yaldebere, Jon Telletxea y Urtzi Martínez) y uno de Indautxu (Aitor Fernández), bajo la acusación de haber participado en unos incidentes acaecidos en Bilbo durante la jornada de Huelga General del 29 de marzo de ese mismo año. Tras comparecer ante el juez quedaron en libertad a la espera de juicio. Ya entonces temimos estar ante un montaje policial, temores que se confirmaron cuando tuvimos conocimiento de las acusaciones concretas a las que se enfrentan, basadas únicamente en una reconstrucción policial de los hechos y sin ninguna prueba que acredite su participación en los mismos. A todo ello hay que añadir una escandalosa petición fiscal de más de 42 años de cárcel para 3 de estos jóvenes (alrededor de 14 años para cada uno) y 18 meses de trabajo social para la menor de edad, imputándoles graves delitos relacionados con los mencionados incidentes.

 En base a todo lo anterior, quienes firmamos este manifiesto:

- Exigimos el fin del montaje policial y el archivo de la causa.
- Nos comprometemos a participar en las diversas iniciativas que se organicen.
- Nos comprometemos a denunciar y socializar tamaña injusticia.
- Expresamos nuestro apoyo y solidaridad hacia las personas encausadas.

SINATU / FIRMA: http://www.change.org/es/peticiones/consejeria-de-interior-no-mas-montajes-policiales

+ INFO: blog 'Grebalariak aske': http://grebalariakaske.wordpress.com/

2013/07/01

Indautxuk bere apaia eman du: euskal presoak etxera!


Iragan den ekainaren 8an abiatu zen Tafallan197/2006 doktrinaren aurkako “Herritarron Epaia” ekimen ibiltaria. Iniziatiba honek euskal geografia osoko 80 herri, hiri eta auzo zeharkatuko ditu datorren irailaren 14an Anaitasuna Pabiloian egitekoa den ekitaldian amaitu aurretik. Bidetik norbanako, talde, kolektibo eta eragile ezberdinen ekarpen grafikoak jasoko ditu. Dena, euskal jendartearen baitan euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien amaiera eta bakea eta konponbideari aukera bat emateko garaia dela aldarrikatzeko.

Pasa den astelehenean Indautxun izan zen ekimena.