Datoren astelehenean, Martxoak 3 goi bilera burutuko dute Bilbon.
Gizarte mugimendu ezberdinek protestak antolatu dituzte.
Martxoak 3 (astelehena). Troika eta bere konplizeak Go home! Pobreziaren errudunak.
10:00tan manifestazioa: Jesusen Bihotzetik 10:00tan manifestazioa: Arriagatik
16:00tan hitzaldia: EHU-UPVko paraninfoan (Abandoibarran)
19:00tan manifestazioa: Euskadi plazatik
2014/02/25
2014/02/23
LOMCE legeari buruzko hitzaldia eta eztabaida Indautxun asteartean
Datoren asteartean, otsailak 25, indarrean sartzear den LOMCE hezkuntza legeari buruzko hitzaldi eta eztabaida burutuko da Indautxun, Ernai erakundearen eskutik.
LOMCE lege polemikoa badirudi guztion etsai dugula, denok daude beren aurka, baina........zergatik?
Zeintzuk dira LOMCE legearen aurka egoteko arrazoiak?
Hator asteartean Kirrulira eta horri buruz hitz egingo dugu.

2014/02/20
Indautxuko 'Gure esku dago'ren bideoklipa
Asko gara Indautxun Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duuela sinisten dugunok. Auzoko zenbait bizilagun duela hilabete batzuetatik Indautxuko 'Gure esku dago' taldea antolatzen ari dira auzoan.
2013. urtea bukatu baino lehen taldearen aurkezpen publikoa egin zuten eta oraingoan grabatu izan duten bideoklipa publiko egin dute. Hemen duzue.
Hurrengo ekimen garrantzitsuena datorren Martxoaren 29an izango da. 'Gure esku dago'k ekitaldia iragarri du Bilboko La Casilla polikiroldegian.
Bitartean, bideoklipaz gozatu:

2014/02/16
Euskal Preso Politikoen Kolektiboari elkarrizketa
Euskal presoak. EPPK-ko mintzakidetzarekin
elkarrizketa. Marixol Iparragirre eta Jon Olarra. Euskal Preso
Politikoen Kolektiboko mintzaideak
«Destino aldaketa eskatuko dugu: Espainiako ziegetan gauzkatenak Zaballako espetxera aldatzea»
«Traer a los presos daría un impulso increíble al proceso»
EPPK-k prestatua du konponbideari ekarpenak egiteko
ezinbestekotzat duen neurria gauzatu ahal izateko bidea: Euskal Herrian
batzekoa. Aurki egingo dituzte eskaerak multzoka, legeak baliabide gisa
erabilita.
Urrats zehatzak iragarri ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, bi
mintzaidek eskainitako elkarrizketan: kolektiboko kide guztiek Euskal
Herrira eraman ditzatela eskatuko dute, banan-banan. Espainiako
kartzeletan dituztenek Araban, hau da, Zaballako kartzelan batu
ditzatela proposatuko dute, konponbiderako urrats gisa: «EPPK subjektu
aktiboa izateko, ezinbestekoa da kide guztiak espetxe berean egotea».
Frantzian dituztenek herritik gertuen dagoen espetxera eramatea
galdegingo dute. Eskaerak ez dituzte guztiek batera egingo: «Egoeren eta
kartzela urteen araberako sailkapena egin dugu». Gaixotasun larriak
dituztenak eta 70 urtetik gorakoak dira eskakizuna formalki, «beren
bulegoetan», egingo duten lehenak.
BERRIAk eta Gara-k elkarrekin prestatutako galderei idatziz, euskaraz erantzun diete Marixol Iparragirrek eta Jon Olarrak. Konponbidearen karga «kartzela frontean» dagoela jakitun, erronkari eutsiko diotela adierazi dute, baina gakoa Euskal Herrian egiten den elkarlanean dagoela ohartarazita.

2014/02/12
Epaiketen aurkako bizikleta martxa Bilbotik zehar
Datoren larunbatean, otsailak15, egun Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari diren bilbotarrekiko eta ixteko mehatxua duten elkarte kulturekiko elkartasunez bizkleta martxa burutuko da goizetik zehar.
Gogoratu auzi hau dela eta Kirruli Kultur Elkartea mehatxupean dagoela eta gure auzokidea den Patxi Bengoa epaitua izaten ari dela iraganean espetxean urte bi igaro ondoren
Bizikleta martxa Otxarkoagatik abiatuko da goizeko 11:30etan eta Santutxu, Uribarri, Deusto eta Zorrozatik ibili ondoren Indautxura, Kirruli Kultur elkartera, ailegatuko da 12:30ak inguru.
Indautxuarrok batu ostean Errekaldera joango gara, ondoren Bilbi eta Abusura, eta Alde Zaharrean bukatuko dugu martxa.
Ez ahaztu kamiseta edo zapi laranja ekartzen. Animatu eta parte hartu!!

2014/02/09
Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' ren inguruko hitzaldiak
2014. urtean beteko dira 50 urte Gabriel Arestiren “Harri eta herri”
argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale
guztiontzat, poesiaren historian liburu iraultzailea izan zen, gai
sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz. “Nire aitaren
etxea” olerkia ziur aski liburuaren guztien artean ezagunena da. Bere
lanik esanguratsuena dudarik gabe.
Urteurrena ospatzeko Bilbo Zaharra euskaltegiak hiru hitzaldi antolatu ditu hizlari ezagunekoin datorren aste honetarako:
Harri eta Herri. 50 urte.
Otsailak 11, asteartea, 19:00tan: Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe
Otsailak 12, asteazkena, 19:00tan: Karmelo Landa eta Jon Juaristi
Otsailak 13, osteguna, 19:00tan: Itxaro Borda etaAurelia Arkotxa
Hitzaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzako Areto Nagusian izango dira, Bilboko Plaza Berrian
Informazio gehiago:
Hitzaldiak

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

2014/02/03
Bilboko Auzoen Eguna Arenalean BERTAN BEHERA GERATU DA
Bilboko auzo ezberdinetan burutzen diren auzoetako jaiak defenditzeko helburuarekin datoren asteburuan, otsailak 8 eta 9, 'Auzoen eguna' ospatzekoa zen Bilboko areatzan.
Baina astebururako iragarrita dagoen eguraldia haizetsua dela eta bertan behera geratu da.
Aurrerantzean burutuko da eta dakigunean jakinaraziko dugu zein datan.
Baina astebururako iragarrita dagoen eguraldia haizetsua dela eta bertan behera geratu da.
Aurrerantzean burutuko da eta dakigunean jakinaraziko dugu zein datan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)