2014/03/30

Bilbo berria eraikitzeko jardunaldiak

EH Bilduk jardunaldiak antolatu ditu Bilbori buruz egindako diagnostikoaren lehenengo zirriborroa aurkezteko helburuarekin, lan horretarako arlo desberdinak bloke teoriko desberdinetan banatu dituztelarik:

 
Martxoak 31 (astelehena)
Apirilak 1
(asteartea)
Apirilak 2 (asteazkena)
Apirilak 3 
(osteguna)
18:30etan La Bolsa Udaltegian
Pertsonak lehenetsiko dituen hiria
Hiri eredu iraunkorra
Bertoko kulturan oinarrituriko hiria
Askatasuna ardatz duen hiria
·         Ogasuna eta fiskalitatea
·         Enplegua
·         Merkataritza eta kontsumoa
·         Elikadura burujabetza
·         Eskubide sozialak
·         Hirigintza
·         Mugikortasuna
·         Ingurumena
·         Etxebizitza
·         Turismoa

·         Kultura sormena
·         Jai eredua
·         Euskara
·         Kirola
·         Aisialdia
·         Hezkuntza

·         Politika feminista
·         Gazteria
·         Nagusiak
·         Aniztasuna-Migrazioa

 
Bilboko hiritar guztien ikuspuntua jaso nahi dute, era parte hartzaile batean diagnostiko hau osatzen lagun dezagun, bilbotarron beharrak ardatz izango dituztenen proposamenak denon artean eraiki asmoz.










2014/03/25

Gure eskubidea gure esku dago

Martxoak 29, larunbata, Bilbon:

16:30tan Arte Eder museotik La Casillara giza katea.

17:30tan La Casillan ekitaldia.


2014/03/20

Bilbon Eskubide sozialak ikuspuntu ezberdinetatik Elkarlanean!

Eskubide sozialak ikuspuntu ezberdinetatik Elkarlanean!

24 de Marzo (Lunes): 
Pensionistas 19:00 La bolsa
Etxebizitza 19:00 Zirika gunea (Ronda 12)

Martxoak 25 (asteartea): 
Gazteak 19:00 7Katu

Martxoak 26 (asteazkena):
Hezkuntza 18:00 Ekoetxea (Pelota 5)

27 de Marzo (Jueves): 
Lana 18:00 Castaños centro civico
Hitzaldia 19:00 Zirika gunea (Ronda 12)
“La evolución del marco territorial europeo al servicio del capital ” Iñaki Gil de San Vicente

Martxoaren 28an, ostirala. Solokoetxe eskolan
18:00 Experiencias sociales de lucha Otxandioko esperientziaren irakaspenak
19:15 Karta sozialaren prozesua Bilbon
19:30 Atsedena
19:45 Bilbon aurrera begira zer? Ahora qué?
20:30 Plenarioa

Martxoaren 29an, larunbata. Plaza berrian

Medio ambient, Diversidad de orgen, Osasuna,Vivienda, Hezkuntza, Diversidad sexual, Labn eskubideak, Elikadura burujabetza, Diversidad funcional, presupuestos particiaptivos, no violencia contra las mujeres, prestaciones sociales, cuidado y sostenimiento de la vida.11:00 etatik 13:00etara

Migrantes 16:00 Médicos del mundo (Bailén 1)




2014/03/15

Erabakitzeko eskubideari buruzko mahai-ingurua Indautxun

Indautxuko 'Gure esku dago' taldeak erabakitzeko eskubideari bidea zabaltzen laguntzeko sekulako mahai-ingurua antolatu du datorren ostegunerako Indautxun.

Iñaki Zarraoa, Gabirel Ezkurdia, Jesus Mari Larrazabal, Sozia González, Iñigo Landa eta Dani Gómez arituko dira berbetan Ane Zabalak gidatuko duen mahai-inguruan

Noiz: Martxoak 20, osteguna, 20:00etan
Non: Indautxu Hotelean



2014/03/13

Kirruli Libre! Patxi Libre!

Madrilen azken hilabteetan zehar burutu den epaiketaren azken eguna izanik konzentrazioa burutu dugu Indautxun Kirruli Kultur Elkartearen eta gure auzokidea den Patxi Bengoaren absoluzioa eta askatasunaren alde.


2014/03/07

Kirruli eta Patxiren aldeko konzentrazioa Indautxun

Datorren astezkenenan, martxoak 12, Madrilen udazkenetik aurrera 35/02 sumarioaren harira ematen ari den epaiketaren azkenengo eguna izango da.

Epaiketa politikoak burutzea salatzeko eta beste behin ere gure auzokidea den Patxi Bengoaren askatasuna eta Kirruli Kultur Elkartea libre uzteko eskatzeko konzentrazioa burutuko dugu.

Konzentrazioa
Martxoak 12, asteazkena.
19:30tan
Kirrul Kultur Elkartearen aurrean


2014/03/04

www.uriola.info, proiektu berria Bilbon martxan

Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabaltzen duen hedabide baten falta zegoela ikusita uriola.info sortu dugu BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk TOKIKOMen laguntzarekin; betiere beste euskarazko hedabideei ateak zabalduz. Horrela komunikabideetan ahotsik ez duten Bilboko auzo, elkarte, talde, eragile eta abarren ekintzak ez dira ezerezean geldituko jendearengana heldu ezinik.


Uriola.info hedabide bat baino askoz gehiago da; plataforma bat. Bertan, Bilboko euskarazko hedabide ezberdinen informazio bateratua kontsumitu ahalko dugu eta hori gutxi balitz, hiritarrek parte hartzeko eta informazioa helarazteko aukera zabala izango dute.

Bi modu daude horretarako, erabiltzaile bihurtzea edota plataformako kide izatea. Erabiltzaileek albisteetan euskara hutsezko erantzunak emango dituzte eta kideek aldiz, argazkiak, artikuluak, iruzkinak zein bestelako edukiak sortu ahalko dituzte. Norbanako bakoitzak erabakiko du kide edo erabiltzaile izango den.

Erabiltzaileek plataforman bertan toki pertsonalizatua izan dezakete, profill bat; blog pribatua baina zabalkunde publikoarekin.

Erabiltzaileei, behar izanez gero, uriola.info-ren erabilera azalduko zaie ikastaro txiki baten bidez edo argibide orri bat helaraziz.

Beraz, uriola.info-k informazio emari ezberdinak izango ditu.
1. Zuk (zuek) sortutakoa. Norbanakoek euren kabuz bilbotarrei helarazi nahi dieten informazioa.
2. Uriola.info-k sortuko duena. Bilbon ematen diren prentsaurreko, ekitaldi, egitasmo eta berrien zabalkundea.
3. Kanpo blogak eta web orrialdeak. RSS bidezko lotura izango dute uriola.info-rekin.
4. Bilboko euskarazko hedabideen informazio jarioa. Bilboko hedabide ezberdin ugari dira uriola.info sortzen dutenak eta horien guztien informazioa plataforman kontsumitu daiteke zuzenean. Adibidez, BERTON eta PREST! aldizkariek eta BILBO HIRIA IRRATIAk argitaratutako oro.
5. Sare sozialetatik (Facebook eta Twitter momentuz) datorren informazioa.

Nortzuk dira kideak? Nortzuk erabiltzaileak?
· Erabiltzaileak. Izena edo ezizena eman osteaz, argitaratutako albisteetan erantzuteko aukera izango duzu, baina bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango.
· Kideak. Izen-abizena duten erabiltzaileak dira, anonimoak ez diren norbanako edo taldeak. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute, baita erantzunak emateko ere.

Zer egin kide egiteko eta edukiak gehitzeko?
· Sare Sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile profila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (Facebook edo Twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara `kide´ moduan sare horretan dituzun datuekin (argazkia eta izen-abizenak).
· Kide izaera eskatuta. Bete uriola.info-n, Sartu atalean, zure datuak: izen-abizenak, biografia... eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu uriola.info-ri kide izaera. Kudeatzaile batek ziurtatuko du benetako datuak eman dituzula eta eskaera onartuko dizu. Hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga uriola.info-ra lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda edozer esan dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:
· BAT. Uriola.info-n parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
· BI. Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, uriola.info-k akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, uriola.info-k kentzeko eskubidea dauka.
· HIRU. Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, uriola.info-k kendu egingo du.