2015/01/30

'Ciutat morta' dokumentala Kirrulin

Azkenaldian asko hitz egiten ari da 'Ciutat morta' dokumentalari buruz.

Hemen duzue azalpen txiki bat:

En junio de 2013, un grupo de 800 personas ocupan un cine abandonado del centro Barcelona para proyectar un documental. Rebautizan el antiguo edifcio en honor a una chica que se suicidó dos años antes: Cinema Patricia Heras. ¿Quién era Patricia? ¿Por qué se quitó la vida y qué tiene que ver Barcelona con su muerte? Esto es exactamente lo que se quiere dar a conocer con esta acción ilegal y de gran impacto mediático: que todo el mundo sepa la verdad sobre uno de los peores casos de corrupción policial en Barcelona, la ciudad muerta.

Igandean, otsailaren 1ean, ikusgai izango dugu Kirrulin, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Informazio gehiago: https://ciutatmorta.wordpress.com/

2015/01/27

Indautxu hobetzeko proposamenak bideoan grabatu

Indautxuko auzoa hobetzeko ditugun proposamenak, zalantzak, kezka, iradokizunak,... bideo batean grabatzeko eskatzen digute EHBildu Indautxuko lagunek.

Benga ba, bakoitzak berea eta albokoari kopiatu barik eh?? jejeje. Posta elektronikoz edo facebook bidez bidali EHBildu Indautxuri

Ziur uste duguna baino proposamen gehiago agertzen direla baldin eta denon artean bideotxoak grabatzen baditugu.

 

2015/01/26

Gazte proposamenak udal programarako

Datorren ostiralean, urtarrilak 30, Indautxuko EH Bilduk auzoko gazteen kezkak eta proposamenak jasotzeko ekimena burutuko du Kirruli Kultur Elkartean.

Auzoa hobetzeko gazteek dituzten proposamenak jasotzeko ekimena izango da, eta arratsaldeko 7etatik aurrera burutuko da.

Burua astindu, pentsatu przeintzuk diren zure kezkak, arazoak edo zalank eta hauek nola gainditu ditzakegun.

Hator!


2015/01/24

Etorkizuneko Bilbori buruzko jardunaldia


‘Bilbo, bestelako hiri eredu baten premia’ mahai-ingurua egingo dugu hilaren 27an, Paraninfoan

Elisa Garcia arkitektoak, Andeka Larrea filosofo eta antropologoak eta Karmele Rekondo arkitektoak eta hirigintza inklusiboa lantzen duen [urbanIN] kolektiboko kideak parte hartuko dute. Herritarra erdigunean kokatuko duen Bilbo eraikitzeko gakoak zein diren aztertzeko helburua izango du saioak. Asteartean, urtarrilaren 27an izango da, EHUren Paraninfoan, 19:00etan hasita.



Informazio gehiago



2015/01/18

Proposamenak jasotzeko jardunaldia

Datorren larunbatean Bilboko ezkertzale eta abertzale orok aukera izango dugu gure hiria eta azuoa hobetzen laguntzako ditugun proposamenak botatzeko eta datorren maiatzeko udal hauteskundeetan Eh Bilduk bere programan jasotzeko gure propsamenka.

Hurbil zaitez larunbatean, urtarrilaren 24an goizen zabalguneko azokara.




2015/01/13

Larunbatean denok Donostiara

Astelehenean Guardia Zibilak buruturiko sarekadaren aurka eta behin betiko estatu espainolak Euskal Herria bakean utz dezan GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA ta BAKEA aldarrikatuko ditugu Donostian larunbatean.

Arratsaldeko 5etan Donostiako Antiguotik hasiko den manifestaziora joateko Kirruli Kultur Elkartetik autobusa antolatzen ari gara.

Etor zaitez Donostiara gurekin!

Pasa Kirruli tabernatik edo deitu 94 400 36 27 telefonora eta eman izena.
Irteera: 15:00tan Jesusen Bihotzetik
Itzulera: Manifestazioren ostean





2015/01/12

Aski da! Errepresiorik ez



Konponbidearen alde eta atxilotuen askatasuna exijitzeko manifestazioa burutu dugu gaurkoan Indautxun.

Bihar, asteartea, 19:30tan Arriagatik abiatuko manifestazioa.


Embedded image permalink

2015/01/09

Gorka libre nahi dugu!!

Astelehenean Gorka Diaz indautxuarraren eta beste hainbat ezker abertzaleko kideen kontrako epaiketa hasiko da Madrilen.
Epaiketa politikorik ez! Gorka libre!
Astelehenean, urtarrilak 12, 20:00tan Indautxu plazan.


2015/01/07

Larunbatean denok manifestaziora!

17:30tan bizkaitarrok eta arabarrak La Casillara
Gipuzkoarrak, nafartarrak eta ipar euskal herritarrak udaletxera.
Ondoren denok Zabalbururantz.






2015/01/05

Los cuatro magníficos de Indautxu

Urteak eta urteak daramatzate Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen.
Astero astero biltzen euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde, eta euren etxeratzea aldarrikatzen dute duela urte askotatik hona.
Indautxuarrak dira eta harro gaude haietaz.
Larunbatean Garak banatzen duen Gaur8 gehigarrian agertu ziren.
Momeñe, Eskubi, Juanmi eta Murgi. Gora zuek!

2015/01/04

Indautxuko gazteriaren afaria euskal errepresaliatuen etxeratzearen alde

40 gazte baino gehiago bildu ziren larunbatean Kirruli Kultur Elkartean 'Denak ala inor ez' kanpainaren baitan antolaturiko afarian parte hartzeko.
Indautxuar gazteek euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten.
Hemen dituzue argazki guztiak:









2015/01/01

Euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko afaria

Indautxuko Ernaik asteak darama 'Denok ala inor ez' lemapean kanpaina egiten euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan.
Tarte honetan asanblada irekiak egin izan ditu auzoan eta baita ekimen ezberdinak ere.
Datorren larunbatean, urtarrilak 3, afaria burutuko du Kirruli Kultur Elkartean.