Maiatzaren 3an, igandean, bukatuko ‘Hauspo bidaiaria / El fuelle viajero’ erakusketa Alondegian. Honek bidaia bat egiten du
Kepa Junkera ekoizle eta musikariak bere ibilbidean igaro dituen lau
hamarkadetan zehar, 80ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte.
Bere diskografia-lanek trikitiaren mundua irauli, eta euskal musikaren
ikuspegia aberastu dute. Era berean, Kepa Junkerak mugarik gabeko musika
sortu du, beste leku eta kultura batzuetako lurrin, erritmo eta
koloreekin nahasia, konplexurik gabe mundura irekia, errespetu
osoarekin, eta, batik bat, egiten duena maite duenak duen ilusio eta
jakin-minarekin.
Sarrera dohainik da, eta zabalik izango da larunbatean 11:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 20:00etara bitartean