2015/07/27

Agur eta ohore Rosita

Rosa Hierro 'Rosita'k utzi gaitu asteburu honetan aurtengo uda guztiz goibelduz eta indautxuar eta bilbotar abertzale eta ezkertiar ororengan min handia sortuz bere heriotzak.


Kirruli Kultur Elkartearen sorreran parte hartu zuen orain dela hogeitabost urte baino gehiago eta ordutik gurekin izan da momentuoro, Indautxuko ezker abertzalearen erreferentziazko pertsona bihurtuz.


Baina bere Euskal Herriarekiko konpromisoa are eta zaharragoa izan da. Gure herriaren askapen nazional eta sozialarekiko bere atxekimendua aspaldi emana zuen, eta independentzia eta sozialismoaren helburuak lortzeko gogoak bultzaturik hamarkadak eman izan ditu erakunde politiko eta sindikal ezberdinetan.


Borrokalari nekaezina, edozein manifestazio, konzentrazio edo herri asanbladara joatea besterik ez zenuen Rositarekin topo egiteko. 
Bere borrokarako grinak ez du inongo gaixotasunik eten, azken hilabete hauetan ere gurekin izan dugu hauteskunde kanpainan lanean, murrizketak salatuz, euskal presoen eskubideen alde, 'Kirruli' libre dinamikan edo erabakitzeko eskubidearen alde.


Gu guztion lagun, berdin edadeko jendea, heldu zein gazteekin oso ondo konpontzen zen. Irribarrea beti prest eta animosoa genuen, eta bere izaera alai hori lortu zuen gu guztiok Rosita maitatzea.

Faltan botako zaitugu kamarada.

Agur Rosita, omenaldia
uztailak 29, asteazkena, 20:00tan Kasilda Iturrizar parkeko Pergolan