2010/06/16

Jazarpen poliziala


Andoni Akesolok, Igorreko gure auzoko laguna, poliziaren aldetik jasaten ari den jazarpena salatu du.

Astelehenean goizean Abando Hotelean burutu zuten agerraldian bere testigantza eman zuen gazteak. Aurrez salaketa jarria zuen epaitegian.

Andoni Akesolo gazteak poliziaren eskutik jasaten ari den jazarpena salatu zuen agerraldi batean. Azken hilabeteotan jarraitua izaten ari dela komentatu eta Guardia Zibilak bi kontroletan gelditu duela, batean gantzontzilotan utzi zutelarik eta bestean mehatxatu egin zutelarik.

Maiatzean, bere aiton-amonen baserrira iritsi zenean lau pertsonak hartu zuten, aurpegia estalita zutela, kotxearen aurka bota, iletik tira eta aurpegia autoaren aurka zuela gogor jazarri zitzaizkion gazteari. 25 minutuz izan zuten horrela eta hurrengoa gogorragoa izango zela esan zioten.


Indautxun ibiliia den gure lagunari babesa emateko
Igorren burutuko den manifestaziora joatera animatzen zaituztegu.

UTZI PAKEAN ARRATIA !
UTZI PAKEAN EUSKAL HERRIA!

MANIFESTAZIOA: OSTIRALEAN, 18, 19:30etan IGORREN

No hay comentarios:

Publicar un comentario