2010/09/04

indautxuko gazte eguna 2010


Irailaren 18an gazteok Indautxun gazte eguna antolatu dugu. Aurten 6. gazte eguna burutuko dugu,baina urtero ez bezala dataz aldatu dugu uztailetik, irailaren 18ra.

Egunari hasiera emateko 11:00etan txupinazoa egingo da gosariarekin batera.
12etan Indautxu plazan herri kirolak izango dira, sokatira, arto bilketa eta txingekin aurkezle alaitsu batekin.
13:30etan poteoa egingo da auzoko tabernetatik triki eta panderoakin.
15:00retan bazkaria egingo da menu goxoarekin eta ondoren Antton kantautorea izango da gurean, kopak hartzen ditugun bitartean. Ondoren karaoke dibertigarria egingo dugu.
19:30etan kalejira batukadarekin burutuko da auzotik zehar, Ahaten parkerarte ailegatuko dena eta bertan kontzertuak eta ekitaldia izango da. Eta egunari bukaera emateko, goizeko ordu txiak arte DJ Street Warriors egongo da ska reggae doinuekin Kirruli Kultur Elkartean.

GURE AMETSARI EUTSIZ GARAI BERRIAK SORTZEN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario