2010/10/26

Perretxiko jaia Indautxun


Azken urteotan bezela, udazkeanerekin batera Kirruli Kultur Elkarteak erakusketa mikologikoa antolatu du aurten ere. Datorren larunbatean, urriaren 30ean, onddoak, zizak, perretxikoak.... beteko dute Dr. Areilza kalea goizeko 11.00etatik aurrera:

-Erakusketa mikologikoa: ehunka ziza, bakoitza bere karteltxoarekin, onddo desberdinak ezagutzeko aukera eskeiniz.
- Triki eta erromeria. Ea dantzatzen ausartzen garen!
- Artisau batek bertan landuko duen egurrazko eskultura ikusteko aukera.
- Kirruli Elkarteak egindako pintxo dastaketa. Hurbildu eta dastatu.
- Indautxuko tabernen arteko perretxiko pintxoen lehiaketa (13.00etan).
Eta arratsaldean, denok Donostira!

No hay comentarios:

Publicar un comentario