2011/06/22

Alde hemendik!

Bilboko hainbat kaletan Guardia Zibilaren presentzia handia dago gaur goizeko orduetatik
Someran sei Patrol daude eta Santa Maria eta Cortes kaleetan era ugaria da Guardia Zibilen presentzia. Nafarroan, Zuhastiko ordainlekuan, izugarrizko kontrola dute.
Gaur goizean Guardia Zibilaren hainbat Patrol sartu dira Bilbora eta goizeko 7:00ak aldetik hainbat kaletan dabiltza. Ez dakigu zehazki zertan ari diren.
Bestetik, Zuhastiko ordainlekuan eta kontrol handia ezarria dute, herritarrak gelditzen eta galdekatzen ari direlarik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario