2013/03/02

'Korrika'ri buruzko erakusketa Indautxuko AEK euskaltegian

Indautxuko AEK-ko euskaltegian ikusgai izango dugu datorren martxoaren 5etik hilaren 22a arte 'Korrika'ri buruzko erakusketa interesgarri bat.

Erakusketaren inaugurazioa datorren asteartean, martxoak 5, arratsaldeko 7etan burutuko da, eta bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dugu Kirruli Kultur Elkartetik indautxuko euskaldun orori. 

Gogoratu AEK-ko euskaltegia Urkijo zumarkaleko 81. zenbakian kokaturik dagoela, 1. pisuan.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario