2013/04/14

III. Futbito txapelketa

'7ak bat' Indautxuko futbolzaleen elkarteak III. Futbito txapelketa antolatu du datorren Apirilaren 20rako, larunbata.

Goizean zehar burutuko den txapelketan hamabi talde lehiatuko dira Deustu auzoko 'Potongo' izenez ezagunak diren kirol kantxetan. Gure auzoan, Indautxun, futbitoan aritzeko gune publikorik ez dagoenez Bilboko beste auzo batera joan behar izango dute indautxuar gazteak.

Jada ezin da dira talde gehiago lehiatu, baina txapelketaz gozatu nahi baduzu datorren larunbatean hitzordu bat duzu.

Aupa 7ak bat !!




No hay comentarios:

Publicar un comentario