2013/05/31

Jornadas contra el capitalismo en Bilbao

Oso ihardunaldi interesgarriak antolatu ditu Komite Internazionalistak Bilbon datorren ekainaren 3tik 9ra barne (astelehenetik igandera bitartean)

Hitzaldiak, bideokonferentzia, herri-bazkaria, kontzertua eta bideo-forum...

Animatu eta parte hartu!!

Formakuntza beharrezkoa dugu.


2013/05/22

Otros modelos de gestión para Bilbao

Vive, decide y construye nuestra ciudad.

Para transformar Bilbao entre todas y todos.

Jornadas para reflexionar sobre modelos de gestión alternativos.


Jueves, 23 de Mayo de 18:00 a 21:00 en el edificio La Bolsa (Casco Viejo).
Viernes, 24 de Mayo de 18:00 a 21:00 en el edificio La Bolsa (Casco Viejo).
Sábado, 25 de Mayo de 09:30 a 14:00 en el Arenal.

2013/05/21

Athleticzaleen autobusa Vallekasera

Datorren maiatzaren 1ean edo 2an Athleticek Liga honen azken partidua jokatuko du Vallekasen (Madrilen) bertako Rayo Vallecanoren aurka.

Indautxuko '7ak 1' athleticzaleen elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko.

Egunean bertan goiz Indautxutik irten, eguna Vallecasen igaro eta partidu ostean buelta Indautxura.

Sarreraz gain autobusa soilik 10 euro izango dira.

Eman izena lehenbailen

2013/05/20

Plazara! ekimena Indautxun

Larunbatean Indautxun ere Plazara! ekimenarekin bat egin genuen. 

Txirlas, Fiñu, Raul eta Pipe Indautxun nahi ditugulako!!

2013/05/19

Politika antisozialen aurkako mobilizazioa

Politika antisozialen aurka eta burujabetzaren alde.


Giza-katea
Maiatzak 20, astelehena.
11:30tan Moyua plazan

ta Maiatzak 30 Greba orokorra!.

2013/05/14

Larunbata, euskal presoen eskubideen aldeko eguna

Maiatzaren 18a, larunbata, euskal presoen eskubideen aldeko lan eguna izango de Euskal Herri osoan eta bai Indautxun zein Bilbon ekimen ezberdinak burutuko dira helburu horren harira.

Indautxun:
13:00 - Konzentrazioa + Argazkia Indautxu plazan
14:00 - Luntx herrikoia; ekarri janaria etxetik. Kirruli Kultur Elkartean
15:00 - Mus txapelketa + Elkartasun txokoa: presorik ez gutunik gabe. Kirruli Kultur Elkartean
Bilbon:
18:00 - Arriaga plaza bete
19:00 - Ekimen kulturla ibiltaria + 7Katun jaia

2013/05/12

Greba asanblada Indautxun

Egungo egoera sozioekonomikoari aurre egiteko eta alternatiba sozialago baten alde datorren maiatzaren 30ean Greba orokorra burutzeko deialdia luzatua dago euskal jendarte osoari.

Ekimena Indautxun aurrera ateratzeko datorren asteartean, maiatzak 14, arratsaldeko 7etan asanblada irekia eta orokorra burutuko da Kirruli Kultur Elkartean denon artean hitz egin eta eztabaidatzeko burutu beharrekoari buruz.

Animatu ta parte hartu. Denoi dagokigu.




2013/05/09

Indautxuko 'Ernai'ren aurkezpena

Larunbatean Indautxu eta Olabeagako Ernai gazte erakundeak bere burua aurkeztuko du.

Goizean gosaria eskainiko dute Kirruli Kultur Elkartean eta plantilla tailerra burutuko dute.
Bazkaria Olabeagan burutuko dute non ekimen desberdinak garatuko dituzten arratsaldez gaua heldu bitartean. 
Bukatzeko jaia!

2013/05/06

Juan Cotino y Rodolfo Ares

Unos documentos revelados por el periódico GARA, un DVD titulado “Íñigo Cabacas, crónica de una herida abierta” de Carlos Trijueque y el programa “Salvados” de Jordi Évole del 28 de abril nos han puesto ante los ojos en bandeja de plata la indignidad de dos gobiernos, del PP uno y otro del Partido socilista de Euskadi, y de dos hombres mendaces e indignos: Juan Cotino y Rodolfo Ares.

Íñigo Cabacas fue asesinado por la Ertzaintza una tarde de fútbol y celebración en una calle de Bilbao de un pelotazo cercano y, como se comprueba, sin que mediara lío o revuelta. Fue una orden policial y malévola dada desde lejos: “entren con todo, entren a la herriko”, ante la queja del policía  presente que dice no haber motivo y se resiste. Total un muerto, Íñigo Cabacas, un joven que cae gravemente herido y al que se impide que sus compañeros le auxilien. Muere a las pocas horas. Se duda de la causa por parte de los responsables, luego el forense certifica: “no hay duda, fue un pelotazo de policía”; manifestaciones y comunicados de la autoridad, sarta de mentiras del Consejero de Interior Ares; un gran silencio de gobierno; una Ertzaintza que persigue, acosa y rastrea hasta la minucia cuando son huellas de joven revoltoso, reivindicativo, insumiso y rebelde y, sin embargo, es incapaz de detectar la viga entre los suyos, de deletrear a quiénes participaron en el peloteo y causaron la  muerte de Íñigo Cabacas. Y Ares, a juicio de los padres, al igual que Juan Cotino, ofreciendo pasta por silencio. Política de mafia. Los policías callan, mienten, borran huellas, dificultan la investigación. Se comportan como colaboradores de la opacidad. Y todo ello con permiso y colaboración del Consejero Sr. Ares y la vista ladeada y en la punta del zapato del entonces lehendakari  Sr. López y del actual Sr. Urkullu. Tanto monta, monta tanto, fue lema de reyes antiguos.

Los documentos revelan la realidad: un montaje de mentira, descubren que se sabía desde el inicio la causa y los causantes. Se mintió, se fingió, se tapó, se humilló, se culpó a otros. Todas esas marranadas a las que nos tienen acostumbrados esta cuadrilla de mangantes en la que se están convirtiendo bastantes de nuestros gobernantes, fiscales, policías y jueces. Gente indigna para ocupar un cargo, y que se convierte en pregunta: ¿a quién votamos cuando votamos.


El “Salvados” de Jordi Évole del 28 de abril dedicado a las Víctimas del Metro de Valencia, accidente ocurrido el  3 de julio de 2006, en el que mueren 46 personas y 47 quedan heridas, algunas muy graves, no tiene desperdicio:  es un monumento a la alcantarilla política, un documento – en palabras de Manuel Vicent- “en la que está representada toda la Espña cañí, parte de la España negra, de la gris y de la dorada”. Y de maestro de ceremonias el actual Presidente de las Cortes Valencianas, otrora quien fuera director general de la policía a las órdenes del Ministro Jaime Mayor Oreja y, para más señas, soltero y miembro de la secta Opus Dei. Eso sí, de misa diaria, ése que es y no es a la vez. Un don nadie al desnudo con bastante basura en su vida.

Ambos documentos merecen la pena tenerlos colgados en la pared cerca de un espejo para, al visionarlos, vernos de frente y preguntarnos: a quién votamos cuando votamos. Juan Cotino y Rodolfo Ares dos hombres de basura y alcantarilla humana, indignos de ostentar representación alguna en una sociedad con cierta decencia. Y porque son gente sin escrúpulo echarlos es nuestro deber.

Mikel Arizaleta.

2013/05/05

Raul Fuentes askatu!!

Raul Fuentes, Indautxuko bizilaguna, 2012ko azaroan Liverpoolen atxilotua izan zen.

Ordutik Londresko espetxe batean dago preso, eta ia ez du kontakturik izan ezta bere familiako kideekin ere ez. Espetxeko baldintzak oso gogorrak dira.

Espainiar estatura estraditatzea edo ez erabakitzeko epaitegietan izan da pasa den Apirilean, eta datorren asteartean, maiatzak 7 estradizioren ebazpena emango du Westminsterreko Gorteak. 

Raul Espainiara estraditatua ez izatea eskatzeko konzentrazioa burutuko da Indautxuko "Kirruli" txokoan, datorren astelehenean, maiatzak 6, arratsaldeko 8etan.


2013/05/04

Grebalariak aske!!



Dakizuen bezala, iazko ekainean, Ertzaintzak gure auzoko laguna, Aitor Fernandez eta Deustuko beste hiru gazte atxilotu zituen 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren egunean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuz. 
Epailearen aurrean agertu ostean aske geratu ziren, epaiketaren zain. 
Hasiera-hasieratik susmatu genuen poliziaren muntaia baten aurrean geundela, eta susmo horiek berretsi egin ziren haien kontrako akusazioa zehatzen berri jakin genuenean. 
Akusazio larriaz izateaz gain, poliziak gertakarien inguruan emandako bertsioan soilik oinarritzen dira, gazte horien parte-hartzearen inolako frogarik gabe. 
Horri guztiari fiskaltzaren zigor eskaera izugarria gehitu behar zaio: 42 urtetik gorako espetxe zigorra gazte horietako hirurentzat (14 urte inguru bakoitzarentzat) eta 18 hilabeteko lan soziala adingabearentzat, egun hartako istiluekin lotutako hainbat delitu leporatuz.

Lau gazteen askatasuna aldarrikatzeko plataforma bat antolatu da, eta kanpaina bat martxan jarriko da .

Maiatzaren 7an,asteartea goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa emango du Euskalduna Zubiko eskaileretan, kasua salatzeko eta plataforma aurkezteko.

Prentsaurrekora joateko gonbitea luzatzen dizuegu indautxutar guztioi, eta baita gogoratu ere, Indautxun, astelehenero, 20:30ak inguru Kirruli Kultur elkartean asanbladak burutzen direla

Denon partehartzea oso garrantzitsua da, hurbil zaitezten animatzen zaituztegu

MUNTAIA POLIZIALIK EZ! ERREPRESIOARI EZ!
BESTE EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BAT ORAIN!

2013/05/02

Adierazpen askatasunaz

Askotan aipatu dudan anekdota etzidamu ziur asko errepikatuko da: Maiatzaren Lehena, istiluak Berlingo Kreuzbergen. Ehunka polizia (pilotak guztiz debekatuta), kargak tarteka, manifestarien harri eta botila jaurtiketak. Atxilotu dute gazte bat, eta nirekin zegoen kameralaria ziztu bizian joan da harantza. Mutila atxilotuta daukan poliziarengandik metro batera dago grabatzen. Eta agentea bera da burua jiratzen duena, irudietan ez agertzeko. Otu ere ez kameralariari hitz erdirik esatea, hain gutxi lana nondik egin behar duen edo non kokatu behar den gori-gori den egoera grabatzeko. 

Akreditazioa, bakoitzak berea, noski, ezer agerian eramateko beharrik gabe. Euskal Herrian, udaltzain batek ere esana dit kamera itzaltzeko, etxeko atari bat grabatzen ari ginela parean egokitu zelako. Askegunean gertatutakoak dimisioak ekarriko lituzke Alemanian, eta poliziak auzipetzea. Eta, hala ere, badu pozgarritik Lander Arbelaitzi jazotakoak: duela hamar urte nekez gaindituko zuen bizpahiru hedabideren oihartzuna. Euskal PENekook izan ginen salatzen lehenak, hura gertatu zen ostiralean bertan, Arbelaitzek berak zabaldutako irudi nahasiak ikusi eta berehala. Ezagutzen ditugulako, bai Lander bai gurean dabiltzan poliziak. 

Beste batzuek bizpahiru egunera egin zuten, erasoaren bideo editatuak isiltasuna halabeharrez hautsarazi zienean. Ostiralean prentsa askatasunaren eguna izango da, eta bazterrotako elkarteek munduko kazetari espetxeratuen berri emango dute. Baina ez dituzte aipatuko Teresa Toda, Jabier Salutregi eta Egin-eko langile giltzaperatuak, bost urte baino gehiago honezkero preso. Hain gutxi Ernairen webgunea ixteko agindua; hor ere terrorismoa goratzearen komodina darabilte. Argi esan dezagun: etakide bat goratzea —edo ETA bera— maila politiko edo moralean izan liteke kritikagarri, mingarri ere bai batzuentzat, baina adierazpen askatasunak hori zigortzea eragozten du Europako edozein herrialdetan. Eta Euskal PENen berdintsu salatu ditugu Egunkaria-ren itxiera, Egin-eko lagunen atxiloketak, kazetari mehatxatuak, ETBren aurkako atentatua edo Apurtu.org-ren aurkako operazioa.

(Urtzi Urrutikoetxea; Berria)

Ertzaintza Lander Arbelaitz kazetariaren aurka:

2013/05/01

Maiatzak 1. Gora langileen borroka!!


Antolakuntza eta borroka.

Independentzia eta sozialismoa.

...
Maiatzaren lehena, iraultza da hemen!
Bi pauso aurrerantz, bat bakarrik atzera,
langile kaleratua, patroia sokan,
erakuntza eta indarra, klaseko elkartasuna,
ez dute aldatuko gure norabidea!