Dakizuenez datorren urriaren 17an Espainiako Auzi Nazionalean "Herriko tabernen auzia" moduan ezaguna den epaiketa hasiko da.
Bertan 30 euskaldun baino gehiago epaituak izango dira beren Euskal Herriarekiko konpromezu ta militantzia politikoagatik, horietako bat gure laguna den Patxi Bengoa izanik.
Horrez gain ehun elkarte kultural baino gehiago aztertuak izango dira eta ixteko mehatxuan daude, horietako bat Indautxuko Kirruli Kultur Elkartea izanik.
Eraso berri honen aurrean erantzun sendoa antolatzeko datorren astezkenean, urriak 2, arratsaldeko 7etan burutuko dugun asanbladan parte har dezazun gonbidatu nahi zaitugu.
Hator!!
2013/09/29
2013/09/28
Munduko emakumeak krisiaren aurrean / Mujeres del mundo ante la crisis global
Hiru emakume, hiru kontinente, hiru bitarteko...
- Bilbo; 30 sept. - 18 oct.
Jardunaldi hauetan Euskal Herrira mundu mailan ematen ari diren hiru prozesu ekarri nahi izan ditugu. Batetik, amerikan ematen ari den herrien
emantzipazio prozesuetan jarri nahi izan dugu arreta, bestetik, afrika
iparraldea eta ekialde hurbila astintzen ari den “udaberri arabiarraren”
fenomenoa, eta azkenik, europan ematen ari den aldaketa ekonomiko eta
politikoa.
Errealitate hauek emakumeen begiradatik aztertu nahi izan
ditugu, bertako emakume ekintzaileei ahotsa emanez; emakumeek sustatutako proposamenak, ereduak eta estrategiak ezagutzeko.
Gainera, krisi orokor honi erantzuteko hiru eremu ezberdinetan lan egiten duten emakumeak izango ditugu gure artean: instituzio politikoetatik, herri mugimendutik eta sindikalgintzatik.
En estas jornadas hemos querido traer a Euskal Herria
tres procesos que surgen a nivel mundial: procesos de emancipación de
los pueblos de America Latina, las llamadas primaveras árabes que azotan
los países de Oriente Próximo y por último, los cambios políticos y
económicos que se están dando en Europa.
Hemos
querido analizar estas tres realidades desde la perspectiva de las
mujeres. Por ello, damos voz a tres mujeres activistas de estos países,
para conocer sus propuestas, modelos y estrategias.
Además,
serán tres mujeres que trabajan en ámbitos distintos para dar respuesta
a esta crisis global: desde las instituciones políticas, desde los
movimientos sociales y desde el mundo sindical.
Hemen informazio gehiago
2013/09/24
2013/09/21
2013/09/16
Larunbatean Indautxuko Gazte Eguna
9. urtez, aurten ere Gazte Eguna ospatuko dugu Indautxun. Auzoko gazteok
egindakoa auzoko gazteontzako, larunbat honetan burutuko dugu,
irailaren 21ean.
Goizean 11:30tan hasita txupina eta gosaria egingo dugu Indautxu plazan, gero 12:30tan Kukutzaren alde dagoen mobilizaziora joango gara Sabin Etxera.
13:30tan Kirruliren txokotik (Areilza kalearen eta Poza kalearen arteko gurutzea) poteoa hasiko dugu jarraian bazkaria egiteko La Pergolan.

Arratsaldean, altxorraren bila egin ostean kalejiraren ostean kontzertuak egingo ditugu La Casilla plazan.
2013/09/13
2013/09/09
Diada 2013: Kataluniarekin bat
Irailaren 11an DIADA ospatzen da Katalunian. Iazkoak egundoko
esanahia eta arrakasta politikoa izan eta ilusio handia eragin zituen
euskal independentiston artean ere.
Aurtengoa, kataluniar prozesuari bultzada indartsua emango dion jauzi berria izango da, zalantzarik gabe.
Urte asko daramate Kataluniak eta Euskal Herriak elkarri begira, askatasunerako ibilbidean elkarrengandik ikasi nahian.
Horrek bi herrien arteko begirune, elkartasun eta konplizitate sakona
sortu du, eta euskal herritar asko eta askok oso barneratuta ditugun
sentimendu eta gogoak kaleratu eta katalaniar herriarekiko elkartasuna
adierazteko momentu oso egokia dela uste dugu.
Astezkena, irailak 11, 20:00tan Albia Lorategietan, giza katea.
INDEPENDÈNCIA!!
INDEPENDENTZIA!!
2013/09/04
2013/09/02
Asteazkenean Herritarron epaia Bilbon
197/2006 doktrinaren kontrako Herritarron Epaia azken txanpan da.
Aste honetan, Herrirak bi ekitaldi antolatu ditu alderdi, sindikatu eta
eragile sozialen ekarpenak biltzeko. Lehenbiziko hitzordua asteazken
honetan da, Bilbon, 19:00etan, Kafe Antzokian, eta bigarrena Iruñean,
ostiralean, 19:00etan, Sarasate pasealekuan.
Eragile askok adierazia dute ekitaldietan egongo direla, eta haietako bakoitzaren ordezkariak bere ekarpena egingo dio Herritarron Epaiari. Bestetik, Bilboko ekitaldian 197/2006 doktrinaren kontrako film labur bat aurkeztuko da. Filmaren zuzendaria Gotzon Sanchez da, eta Oihana Maritorena, Eñaut Gantxegi, Itziar Rekalde eta Carlos Olalla madrildarra dira aktoreak. Horrez gain, Josu Bergara abeslariaren emanaldia izango dugu bertan.
Herritarron Epaia koaderno handi bat da, uda honetan Euskal Herriko bazterrak bisitatzen ari dena 197/2006 doktrinaren kontrako aportazioak biltzeko. Ibilbidearen azken plaza Iruñeko Anaitasuna kiroldegia izango da, irailaren 14an. Sorpresaz betetako ekitaldia antolatu du Herrira-k, eta, bertan, jendaurrean emango du bere epaia Europako erakundeei bidali baino lehenago.
Ekimen honen bitartez –Inés del Ríoren errekurtsoari buruz Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hemendik gutxira emanen duen epaiaren harira antolatua–, Herrira-k aditzera eman nahi du kasu honetarako epaia emana dagoela. Epaiak badu alde juridiko bat, 2012ko uztailean Estrasburgoko epaian aho batez adierazia, baina, batez ere, badu alde soziala ere, gehiengo politiko, sindikal eta sozialarena, garbi eskatu baitu giza eskubideen errespetua eta 197/2006 doktrinaren indargabetzea.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)