2013/09/16

Larunbatean Indautxuko Gazte Eguna

9. urtez, aurten ere Gazte Eguna ospatuko dugu Indautxun. Auzoko gazteok egindakoa auzoko gazteontzako, larunbat honetan burutuko dugu, irailaren 21ean.

Goizean 11:30tan hasita txupina eta gosaria egingo dugu Indautxu plazan, gero 12:30tan Kukutzaren alde dagoen mobilizaziora joango gara Sabin Etxera.
13:30tan Kirruliren txokotik (Areilza kalearen eta Poza kalearen arteko gurutzea) poteoa hasiko dugu jarraian bazkaria egiteko La Pergolan.


Arratsaldean, altxorraren bila egin ostean kalejiraren ostean kontzertuak egingo ditugu La Casilla plazan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario