2014/04/01

Iñigo Cabacas, bi urte justiziarik gabe

Laister bi urte beteko dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas gure egoitzaren alboan zauritu zuenetik.
Bi urte justiziarik gabe, baina bi urte gure gogoan. Izan ere, Kirruli Kultur Elkartearen inguruan gabiltzanontzako, eta indautxuarrontzako oro har, sekulako kolpea suposatu zuen Iñigoren heriotza.

Askok Iñigo ezagutzen ez genuen arren gure burua ikusi genuen bertan, gutako edonor izan ginatekeen hildakoa. 

Ez dugu ahazten, Iñigo gogoan zaitugu!!

Egia eta justizia nahi dugu!!

Apirilak 5, larunbata

13:00tan omenaldia, Kirruli Kultur Elkartearen aurrean.

18:00tan manifestazioa, Jesusen Bihotzetik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario