2014/10/28

Raul eta 'Piol' aske nahi ditugu


Datozen egunotan indautxuar bi epaituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazioanalean.

Azaroaren 3an, astelehena, Aitor Fernández 'Piol' epaituko dute. Kale borrokako ekintza bat leporatzen diote eta fiskalak 5 urteko espetxe zigorra esaktzen du Aitorrentzako.
Azaroaren 5 eta 6an, asteazkena eta osteguna, Raul Fuentes epaituko dute. 90. hamarkadako gertaera bat dela eta epaituko dute, eta 40 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen du berarentzako fiskalak.

Egungo egoera politikoan gatazka politikoa behin betiko konpontzeko trabak baino ez dira datorren asteko epaiketa hauek.
Gure auzokide diren Aitor eta Raul gure elkartasuna adierazteko eta epaiketa politiko hauen aurkako gure aldarria zabaltzeko datorren astelehenean, azaroak 3, konzentrazio berezia burutuko dugu 'Kirruli'ren txokoan (Poza eta Areilza kale arteko bidegurutzean.) arratsaldeko 8etan.

Halaber elakrtasuna Auzitegi Nazionaler eramateko autoak antolatuko dira Indautxuko Kirruli Kultur Elkartetik Madrilera jeisteko prest dauden pertsona guztiekin. Eman izena tabernan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario