2014/11/18

Recogida alimentos y material escolar para el Sahara

39 urte bete dira Marokok Ekialdeko Sahara inbaditu zuenetik, geroztik bertako biztanleek giza eskubideen urraketa larriak, erbestea, errepresioa eta Nazio Batuen ebazpenen aplikazio eza pairatu dute. Egoera larri honen berri informazio gehiago konpartitu asmoz, Indautxuko Kirruli Kultur Elkarteak Sahararen inguruko hitzaldia antolatu zuen pasa den azaroaren 6an. 

Horrekin batera, gabonetara bitartean, Kirruli Kultur Elkarteak Sahararen aldeko elikagai eta eskola materialen elkartasun bilketa bat abiatuko du. "Yalah Indautxu" izenburupean, kanpainan parte hartzeko iniziatiba ezberdinak egingo dira auzoan zehar eta bilketa puntu egonkorra Kirrulin egongo da. Bizilagun zein bisitariei euren alderik solidarioena plazaratzera gonbidatzen
ditugu eta guztion artean Saharako herritarrek bizitzen duten blokeoak eragindako gabeziak ahal den heinean arintzeko.

Jaso nahi dugun materiala:
- Janaria: gadu ezin den janaria eta txerriz osaturik ez dagoena: dilistak, garbantzuak, babarrunak, arroza, kontserba latak,...

- Eskola materiala: orriak, bolalumak, arkatzak, margoak, errotuladoreak...
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario