MariKulero feminista taldea sortu berri da Indautxun, eta datorren martxoaren 8an nazioarteko emakume langilearen eguna izanik hainbat ekimen antolatu dituzte gure auzoan burutzeko datozen egun hauetan.
Animatu eta parte hartu!
2015/02/28
2015/02/21
'Jostunak' Abandon
Abando - Indautxuko Gure Esku Dago taldeak datorren
ostiralean, potsailaren 27a, 20:00etan JOSTUNAK dokumentalaren proiekziora gonbidatzen gaitu guztioi.
Barraikua kaleko udaltegian izango da (Barrainkua kalea 5, Abando.
Barraikua kaleko udaltegian izango da (Barrainkua kalea 5, Abando.
2015/02/17
Ostiralean....Naranjiza el gobierno español
Ia berrogei bilbotar sumario politiko ezberdinetan inputatuak daude, horien artean gure auzokidea den Gorka Diez.
Zortzi elkarte kultural enbargatuak daude, horien artean Kirruli Kultur Elkartea.
Libre izan nahi dugulako ostiralean espainiako gobernua laranjaz inguratuko dugu arratsaldeko.
Arratsaldeko 7etan denok Eliptika plazara
Zortzi elkarte kultural enbargatuak daude, horien artean Kirruli Kultur Elkartea.
Libre izan nahi dugulako ostiralean espainiako gobernua laranjaz inguratuko dugu arratsaldeko.
Arratsaldeko 7etan denok Eliptika plazara
2015/02/14
Borrokalari kurduak Bilbon
Datorren asteazkenena, otsailaren 18an, emakume borrokalari kurduen testigantza aurrez aurre entzuteko aukera izango dugu Bilbon.
2015/02/01
Jon Etxeandia gogoan
Jon Etxeandiak gauza asko egin zituen bere bizitzan. Horien artean Ataramiñe sortu eta bideratu… 2010eko otsailaren 9ra arte. Aurten omenaldi xume bat egingo diote, otsailaren 8an, igandean, haren heriotzaren urteurrenean.
Aitzaki bat ere bada, Jonen lagunak, burkideak eta etxekoak
Ataramiñeren inguruan bildu eta Jon gogoratuz geure ibilibideaz
jarduteko.
Hartara, 12:00etan batzar orokorrean besarkatuko dugu elkar Bizkargiko tontorrean.
Haren figuraz, borrokaz, espetxeaz, literaturaz, elkartasunaz, geure
bizitzaz jardungo dugu, bakoitzak dakien eran. Poemak errezitatu,
batailak kontatu, kantatu, entzun, inguruari begiratu, gogoeta egin… Jon
Etxeandia gogoan.
Bazkaria antolatu nahi dute Larrabetzun, elkarrekin bazkaltzeko. Izena emateko epea: otsailaren 2ra arte, ataraliteratura@gmail.com helbidean. Bestela ere Larrabetzun egongo da non bazkaldu.
Eta 19:00etan Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean, Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek gartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko diote: BURDIN HARIAK ETA PLASTIKOZKO KOILARAK (MAITASUN LUBRIKATUA).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)