2015/02/01

Jon Etxeandia gogoan

Jon Etxeandiak gauza asko egin zituen bere bizitzan. Horien artean Ataramiñe sortu eta bideratu… 2010eko otsailaren 9ra arte. Aurten omenaldi xume bat egingo diote, otsailaren 8an, igandean, haren heriotzaren urteurrenean.

Aitzaki bat ere bada, Jonen lagunak, burkideak eta etxekoak Ataramiñeren inguruan bildu eta Jon gogoratuz geure ibilibideaz jarduteko.

Hartara, 12:00etan batzar orokorrean besarkatuko dugu elkar Bizkargiko tontorrean. Haren figuraz, borrokaz, espetxeaz, literaturaz, elkartasunaz, geure bizitzaz jardungo dugu, bakoitzak dakien eran. Poemak errezitatu, batailak kontatu, kantatu, entzun, inguruari begiratu, gogoeta egin… Jon Etxeandia gogoan.

Bazkaria antolatu nahi dute Larrabetzun, elkarrekin bazkaltzeko. Izena emateko epea: otsailaren 2ra arte, ataraliteratura@gmail.com helbidean. Bestela ere Larrabetzun egongo da non bazkaldu.

Eta 19:00etan Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean, Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek gartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko diote: BURDIN HARIAK ETA PLASTIKOZKO KOILARAK (MAITASUN LUBRIKATUA).

No hay comentarios:

Publicar un comentario