2009/03/20

Aldizkari berria auzoan

Gaur egun oroigarria da Indautxurentzat: auzoko aldizkari berria kalean dago jadanik. Bertan Kirruli Kultur Elkartean egingo diren ekintza kulturalen berri emango dizuegu, Zazpiak Bat Athletic taldearen eta Egurre mendi taldearen berri baita ere emango da, eta nola ez, liburu eta kultura adierazpen desberdinak bere tokia izango dute. Zuen iritzi eta ekarpenen zain gaude. Lotsarik gabe hurbildu zaiteztete eta goazen denok batera auzoa berpiztera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario