2009/06/12

indautxuko jendea


Atal honetan Indautxun eragina izan duten jendeari buruz idatziko dugu. Eta gune hau emakume batekin inauguratu nahi dugu, Josune Perez de Anuzitarekin, hain zuzen ere.

Bilbon jaio zen, baina gerra garaian Iparraldera ihes egin behar zuen bere familiarekin. Ez zen horregatik izutu. Bueltan bere ideia abertzaleei jarraituz lanari ekin zion, eta Basauri eta Martutene kartzelak ezagutu zituen. Euskaldun eta euskaltzale, lagun batzuekin talde bat antolatu zuen euskara lantzeko, eta gero Labe Garaietan urteak eman zituen euskara irakasten.

Irakurle amorratua,emakume indartsu, independientea, ez zuen bildurrik bere ideiak plazaratzeko orduan, eta bere “esne txarra” ere ataratzen zuen, emakumeak oraindik bigarren lerroko militanteak bezela ikusten ziren garai hartan.

Presoen alde beti, bere elkartasuna adierazten zuen era askotan bere bizitza osoan. Ezker Abertzaleko militantea izaten jarraitu zuen joan den Abenduan hil arte. Indautxun ez dugu ahaztuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario