2009/10/15

DOÑA KASILDAKO KANASTAK NON?

Gaur Bilboko udaletxeak, Ahateen parkean zeuden saskiak kendu egin ditu. Bertan bizi diren auzokideen kexak bultzatu egin dute jarrera hori, salaketa 2004an jarri zutelarik, eta gaur bertan kendu dituztelarik. Salaketaren argudioa, egiten zen zarata izan da.

Horrelako jarrerekin, aisialdiaren pribatizazioa lortu nahi dute, edozein aisialdi askearen aztarnak suntzituz, eta pribatuak diren kantxetara jotzera behartzen gaituzte. Gazteok gure aisialdia antolatzea deuseztatu nahi dute kalean ez gaituztelako nahi eta kontsumoko aisialdian barneratzea lortzeko urratsak ematen dituzte.

Bertan bizi zaren auzokide, zergaitik ez zara kexatzen Gran Viako kaleak sortzen duen zarataz? Edota handik pasa egin zen Bilbao Urban Race-az? Ez dakit, baina akaso izan liteke horrek dirurik ez duelako ematen?

Zuek kulturaren eta aisialdiaren urkatzaileak zaretenak, mesedez, ito zaitezte zuen diruaren munduan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario