2011/03/09

Murrizketen hipokresia


Gure abiadurari beti tope jarri izan diote, gaur 110 kilometro orduko delarik. Energia aurreztu behar denaren aitzakiaz, abiadura murriztu izan dute hemendik eta hiru hilabetera.

Nik uste aurrezteko lehengo urratsa, haien kotxe ofizialak direla. Poltronari zikinek, kotxe ofiziala (gainera ez edozein, audi,BMW, Jaguar etc...) erabiltzen dute eguneko 24 orduetan eta auto horiek beharrezko duten erregaia izateko Petronor behar dute atzetik etengabe, ez direlako kotxe makalak ezta are gutxiago ekologikoak. Etengabe garraio publikoa erabiltzeko eskatzen digute, baina beraien ipurdiak BMW joan behar dira eroso egoteko, eta nola ez azkarrago joateko.

Han da zor dutenaren gakoa, badakizue zenbatekoa den kotxe ofizialek beharrezkoa duten dirutza? Ba egia esan nik ere ez dakit baina imagina dezaket, nire kotxeak 70 euro behar ditu depositoa betetzeko, eta haiek horrelako bat egunean erabiltzen dute. Erregaiaz aparte TAO ere aipatu beharko genuke, inoiz ez dutena pagatzen eta are gehiago, gehiegizko abiadura igarotakoan ordaindu beharreko isunak. Miloika euro zor dituzte kotxe ofizialek isunetan eta kobratzen ez zaizkienak.

Errekorteen paranoiarekin aurrera jarraituz, argiztapen publikoa ere aldatuko da, baina ez badago gaur egun pentsioak ordaintzeko dirurik, nola demontre ordainduko dute horrelakorik? LED teknologia erabiliko dute kontsumoa murrizteko, baina miloika euro balio dute horrelako lanparek eta zer esan eskulanak balio duena (bueno ez da asko izango etorkinek egingo dutelako gastuak murrizteko asike...).

Gurpilak ere aldatuko dizkigute, bueno ez bakarrik kotxe ofizialei izango da 60000 gurpil baino ez baitira aldatuko eta bakoitzak 4 behar ditu. Baina Espainiar Estatuan 1.000.000 bat gurpil aldatu beharko liratezke....

Batzuei gehiago besteei gutxiago gustatuko zaie baina hau da dagoena eta ez du atzera bueltarik (nahiz eta ez badu ez hankarik ez bururik), aurreztuko dena zeozer bada, ordaindu behar digutena badakigu askozaz gehiago dela. Hau guztia konpontzeko garraio publikoa hobetu behar da eta energi berriztagarriak ustartu bestela mundu honek ez digu ezta 20 kilometro orduan joaten utziko.

                                                                                                                                                                                                                                                                   Jota

No hay comentarios:

Publicar un comentario