2011/03/11

XXI. MENDEKO SOZIALISMOA. MUNDUKO EREDUAK




Gaur egungo krisi ekonomikoak munduko herrien nahiak asetuko dituen eredu sozio-ekonomiko berri bat planteatzeko beharra azalarazten du. Ikuspegi honetatik eta Europako herri txiki honetatik, GITE-IPESek eta UPV-EHUk gaurko sozialismoa eta erronkak aztergai izango dituen jardunaldiak prestatu ditugu.
Jardunaldi hauek EHUren Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan izango dira martxoa, apirila eta maiatzean zehar. Lehen urratsa martxoaren 14, 15 eta 16an emango dugu Cheng Enfu (Txinako Herri Errepublikako Gizarte Zientzien Akademian, marxismoaren ikerketa teorikoaren zuzendaria)  adituarekin.
Martxoak 14: Mintegia Donostian (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean) 16:00-20:00
Martxoak 15: Hitzaldia Bilbon (Bizkaia Aretoa, Av. Abandoibarra 3) 17:30-20:00
Martxoak 16: Eztabaida mintegia Bilbon (Bizkaia Aretoa, Av. Abandoibarra 3) 11:00-14:00
Atxikiturik bidaltzen dizugu egitarau osoa eta informazio dossierra.
INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENEMATEA:

No hay comentarios:

Publicar un comentario