2011/05/08

Bilduk hauteskunde bulego bat zabaltzen du Indautxun

Foru eta udal hauteskundeak direla eta, Bilduk bulego bat zabalduko du Indautxun, Lizenziado Poza kaleko 53. zenbakian hain zuzen ere. Bihar.maiatzak 9, inaugurazioa ospatuko da arratsaldeko 7etan, eta Indautxuko auzokideei gonbidapena luzatu nahi diete. Aurrerantzean 10:30etatik 21:00ak arte zabalik egongo da egunero, eta bertan papeletak, programa, postaz bidezko botoari buruzko informazioa etab. eskuragarri egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario