2011/05/27

Joseba Asensio "Kirruli"-ren heriotzaren 25. urteurrena


Datorren ekainaren 8an 25 urte beteko dira Joseba Asensio, Kirruli, espetxean hil zenetik. Aurten, beraz, bere oroimena ekarri nahi dugu Indautxu eta Bilboko jendartearengana. Kirruli nor zen, zein zen bere Euskal Herrirako konpromezua,zergatik hil zen hain gaztea...
Beste aldetik, azken boladan zabaltzen hasi den aro berri honi begira, salatu nahi dugu espetxeetan pairatzen diren baldintzak berdin xamar mantentzen direla; eta aldeketak beti txarrerako izan direla. Egoera hau bukatu behar da.
Datorren egunetan ekimen desberdinak burutuko ditugu Josebaren oroimenean,eta beste iniziatiben artean blog berri bat zabaldu dugu: denok gonbidatu nahi zaituztegu, ez bakarrik sartzeko eta irakurtzeko, baizik eta parte hartzeko: poemak, idazkiak, istorioak...ongi etorriak izango dira.
Animo eta parte hartu! Josebari zor diogu. Eta, batez ere, gazteri berriari zor diogu ere.
Hau da blog berriaren helbidea: http://josebasensio.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario