2011/11/01

eta gazteok zer? aurkezpena bilbon

Euskal Herriko gazteon aldaketa eta joera sozio-politikoak


GITE-IPES elkarteak 2010-2011an Julio Araluze Bekaren eskutik burututako "Eta gazteok zer? Euskal Herriko gazteon aldaketak eta joera sozio-politikoak" lanaren erditze egunak heldu dira. 

Ikerketa lan honetan Euskal Herrian bizi den gazteria jarri nahi izan dute ikusmiran. Euskal gazterian indartzen ari diren joerak arakatzeko sei gazte ikerlarik osatutako taldea ibili da lanean, gizarte zientzien diziplina ezberdinetako ikerlariak, gazte mugimenduko partaideak.

Euskal Herri osoko hainbat gazte talderekin egindako hausnarketak eta elkarrizketa sakonak “Eta gazteok zer?” liburuxka eta dokumentalean jaso dituzte, aste hauetan Euskal Herriko hainbat txokotan aurkezten gabiltzan eztabaidarako materiala izan nahi duena.

AURKEZPENA BILBON
Eguna: Azaroaren 2a
Ordua: arratsaldeko 7:30etan
Lekua: La Bolsa auzo etxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario