2011/11/05

Santi gogoan, dokumentala Kafe Antzokian

Laster 27 urte beteko dira Santi Brouard bere pediatria kontsultan GALek tiroz hil zuenetik.

Baina Santi gogoan dugu.

Erahilketaren XXV. urteurrenean "Euskal Herria osagai" Lekeitioko herri ekimenak burututuriko "Duintasuna omen" dokumentala datorren astearte honetan ikusteko aukera izango dugu Bilboko Kafe Antzokian.



HASI eta HBren sortzailearen bizitza eta ekinbide politikoari begirada sakona egiten zaio Arnaldo Otegi, Xabier Arzallus, Txomin Ziluaga edota Jean Louis Davant bezalako pertsonen hitzen bitartez.

Santi Brouard. Duintasuna omen
Azaroak 8, asteartea, 19:00tan
Kafe Antzokian

No hay comentarios:

Publicar un comentario