2012/02/14

Bilboko konpartsen hausnarketa eta Inauterietarako egitaraua (Carnavales)

Bilboko Konpartsok argi utzi nahi dute 2012 inauterietan desfile alternatiborik ez egitea erabaki dutela, Azkuna eta bere morroien korteak bultzatu duten Gran Viatik desfilatzeko debekuaren aurrean. Antza denez, goi mailako jendilaje horren jabetzapean bait dago.

Konpartsak inauterietan, Aste Nagusian eta beste edozein jaietan bezala, parte hartu nahi dute, baina era duin eta efektibo batetan. Ez orain arte bezala, bigarren mailako kaleetara bideratuta, non ez dugu ez lekurik ezta gure lan ona erakusteko aukerarik. Ez dugu elite honen oturuntzaren ondakinekin gelditzerik nahi.
Baina Azkuna erregina panpoxaren ezezkoaren “rodillo” permanentea ikusita hausnarketa hauek herriarekin konpartitu nahi ditugu:
  1. Bilboko Udaletxea Batzorde Mixtoa inoperatibitatean lurperatzen ari da
  2. Jai ereduaren eredu misto eta parte hartzailea arrisku bizian dago
  3. Alkatearen gustokoa ez den edozein satira edo eta errebindikazio soziala berehalako zentzurarekin topo egiten du, debeku zuzen batekin ez bada
  4. Alkatearen “ego” erraldoia gatazka sortzaile iraunkorra da Bilboko jai esparruan
  5. Berriro adierazten dugu konpartsok prest gaudela egoerari buelta emateko eta elkarlanean benetako jai herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatzeko. Guztienak, guztientzako eta guztiekin
Konpartsak inauterietan oso presente egongo dira, batzorde mistoan antolatzen ditugun ekintza guztietan parte hartuz eta sustatuz, eta gure ekimenez antolatutako beste hainbat aktibitaterekin ere.

  • Datorren ostegunean, otsailak 16, Plaza Berrian: 19:30etan: Farolin eta Zarambolasen epaiketa. Eta, ondoren 20:30etan: Trapu Zaharren kalejira Alde Zaharretik, Goloka, Koblakarik taldeekin, elektrofanfarria eta konpartsekin.
  • Larunbatean, otsailak 18, Erraldoiak, gaiteroak, fanfarriak, txistulariak, malabareak, batukadak eta ehundaka konpartsero, koadrila eta hiritar egun osoan zehar mozorro ironiko eta satirikoekin. Bereziki gonbidatu nahi ditugu hiritarrak egun honetan Bilbo bera mozorrotzera, arropa zaharrak edo oihalak leiho eta balkoietatik eskegiz.
  • Igandean, otsailak 19, Arenalean karpa batekin (eguraldiari aurre egiteko): goizeko 9etatik aurrera: Indaba txapelketa.
  • Asteartean, otsailak 21, Plaza Berrian: 19:30etan: Sardina-ehorzketa.
PARTE HARTU !!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario