2012/02/09

Jon Etxeandia gogoan

Gaur bezalako egun batean Jon Etxeandia hil zen orain bi urte, 2010ean.

Indautxu auzoan jaio eta bizi izan zen. 1983ko maiatzean atxilotu zuten, 21 urte zituela. Espainiako poliziaren  egoitzan inkomunikatuta, torturatu egin zutela salatu zuen. Poliziak ETAko kidea izatea leporatu zion. Hainbat banketxetan bonbak jartzea leporatu zizkioten. ETAk egindako beste ekintza bateko informazioa biltzea ere leporatu zioten. Guztira, 172 urteko espetxe zigorra sartu zioten.

Jon Etxeandiak euskal preso politikoaren kolektiboaren kontra diseinatutako espetxe politika bizi izan zuen espetxean.18 urte eta hilabete bat egin zituen espetxean.

Espainiako espetxe ugaritan izan zuten: Alcala-Meco, Herrera de la Mancha, Puerto de Santa Maria, Salto del Negro, Melilla, Malaga, Alacant… Gose grebak eta borrokaldi ugaritan parte hartu zuen giza-duintasuna mantendu, espetxeetako bizi baldintzak hobetu eta Euskal Herriaren askapen borrokari espetxetik laguntzeko. Tratu txarrak eta jipoiak jasan zituen espetxean.Kartzelako bizimodu ankerrean, arazo psikologiko larriak sortu zitzaizkion, eta hainbatetan arreta medikoa eta medikazioa ere ukatu zioten.

Gaztetatik ekin zion idazteari. Espetxean kazetaritza ikasi zuen. Antzerki lanak antzezten jardun zuen Alcala-Mecon, eta idazten jarraitu zuen, modu eta formatu ugaritan: gutunak, poemak, saiakerak, egunerokoak, testu politikoak...

Berriro irten zen kalera. 2001eko uztailean. Kalean berriro bizimodua antolatu eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduan eta Ezker Abertzalearen mugimendu politikoan jardun zuen. GITE-IPESek bultzatutako San Frantziskoko gau eskolako euskara irakasle izan zen hil arte. Kukutza gaztetzean ibiltzen zen, Zazpi kaleetan, Bilbo zaharrean, Kafe Antzokian lanean... betiko lagunekin eta gazteekin. Moskotarrak konpartsako kidea izan zen

No hay comentarios:

Publicar un comentario