2012/06/05

"Gazta zati bat" dokumentala Abandon

Abiapuntua
Duela lau urte inguru hasi zen gorpuzten Idiazabalen gerora Goierrin eta Euskal Herrian Nazioen Mundua izenez ezagutzera eman den mugimendua. Herri kirola, euskal dantzak, euskal musika eta oro har euskal kultura eta izaera gustuko dituzten era guztietako jendea bildu da helburu baten baitan:
Euskal Herria aldarrikatzeaz gain, nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute.


Nazioen Mundua, baina, modu alai eta baketsuan egiten du aldarrikapena. Ez da talde politikoa, talde anitz eta koloretsua baizik eta beti erakutsi du elkartuz, guztion borondatez, ametsa lor daitekeela. Dokumental hau da Nazioen Mundua mugimenduaren azken ekimena (oraingoz); eta berriro ere, erakutsi dute:
dena dela posible.

Ikuslea historiaren protagonista bihurtzen duen dokumentala
Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandako ekimena da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da.
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
Historiaren “making off”-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat. 

GAZTA ZATI BAT Dokumentalaren aurkezpen emanaldia
EMANALDIA: EKAINAK 6, 2 EMANALDITAN:  18'45tan eta 21'00tan
NON: BILBOKO KAFE ANTZOKIAN
JON MAIAK AURKEZTUTA

No hay comentarios:

Publicar un comentario