2012/06/19

Piol askatu !!

Aitor Fernández, Piol, indautxuarra gaur goizean atxilotu du Ertzaintzak.

Iragan Martxoaren 29ko greba orokorraren egunean Bilboko erdigunean gertaturiko istilu batean parte hartzea egozten dio Ertzaintzak Pioli. Zehazki ertzain biri eraso egitea leporatzen diete bai Pioli, zein atxilotuak izan diren gainontzeko hiru gazteei: Irantzu Yaldebere, Jon Telletxea eta Urtzi Martinez

Azken greba orokorrean istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta Buenos Aires kalean gora eguerdiko manifestazioarekin bat egitera zihoazen hainbat lagunen artean. Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren hormetan grebaren aldeko pintadak egiten ari ziren hainbat gazte atxilotzera irten ziren epaitegi barruan zeuden agenteak eta ezezagunek harriak jaurti zizkieten, Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez. Osasun zerbitzuek buruan zauriak zituzten bi ertzain artatu zituzten.

Errepresioa ez da bidea!!

Piol askatu !!

 

1 comentario: