2013/02/19

ZULOAK dokumentalaren proiekzioa Indautxun

Arrate Rodríguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu... eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut” aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta “experimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumentagileari, bere ahizpa Eiderren bidez. Fermin Muguruza musikariaren dokumental berri honek emakumez bakarrik osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen jarraipena egiten du, Euskal Herriko beste emakumezko musikari batzuen ekarpena ere aldarrikatzeko.

Gonbidatua: Fermin Muguruza, zuzendaria
Emanaldi berezia · Proiekzioa bukatzean Zuloak taldearen kontzertu akustikoa

Otsaialk 26, asteartea, Cine Club FAS (Indautxu plazako El Carmen elizaren aretoan) 



Info gehiago: www.zuloak.com/



No hay comentarios:

Publicar un comentario