2014/08/29

Raul etxeratzearen aldeko konzentrazioa

Asteartean, abuztuaren 26an, Erresuma Batuak Raul Fuentes gure auzokidea espainiaratu zuen, ordutik Soto del Realeko espetxean delarik.

Hainbat urte daramatza Indautxutik kanpo Raul.
1991. urtean atxilotua eta kartzeleratua izan ostean lau urte eman zituen espetxean.
1995. urtean kalera irten zen eta ordutik ihesean ibili izan da 2012. urterarte Liverpoolen atxilotu zutelarik.

Bere atxiloketa eta kartzelerapena egungo egoera politikoan ez dauka inongo zentzurik.
Hogei urte baino gehiago igaro dira leporatzen dioten ekintza gertatu zenetik, eta egun konponbide prozesuan murgilduta gaudelarik euskal errepresaliatuen bidea espetxea baino kalea izan behar du.

RAUL ETXEAN NAHI DUGU
Astelehenean, irailak 1, konzentrazioa Indautxun. 20:00etan Kirruliren txokoan (Poza eta Dr. Areilza kaleen artean)




No hay comentarios:

Publicar un comentario