2014/08/27

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratua eta kartzeleratua

Raul Fuentes Villota indautxuarra kartzelatu dute

Erresuma Batuak espainiaratu zuen atzo, 2012an Liverpoolen atxilotua izan ostean. 1991an Barakaldoko auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik epaituko dute.

Auzitegi Nazionaleko Oporretako Epaitegiak Raul Fuentes Villota espetxeratu du gaur, atzo Erresuma Batuak espainiaratu ostean. 2012ko azaroaren 16an atxilotu zuten Liverpoolen, 1995etik ihes eginda egon eta gero.

Fuentes Villota Auzitegi Gorenarekin irekita duen auzi bakarragatik epaituko dute: 1991ko ekainaren 6ko gauean Barakaldoko polizia baten auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik.
Poliziak atentatua saihestu zuen Fuentes Villota eta Matalaz komandoko ustezko beste bi kide atxilotuta (Juan Maria San Pedro Blanco eta German Urizar de Paz). Lehenago, elkar tirokatu ziren.
Lau urte eta gero, behin-behineko espetxe-zigorra betetzeko epea amaituta, aske gelditu ziren, eta Fuentes Villotak ihes egin zuen.
Berriro espetxeratua izan ez zedin, defentsak esan du delitua jada iraungita dagoela. Epaitegiko hiru epaileetatik bik, ordea, baztertu egin dute argumentua.
Epaitegiko hirugarren magistratuaren ustez, delituak iraungita daude, hilketa saiakera bat baita, eta ez hilketa bat.

KONPONBIDE GARAIA DA, RAUL ETXERA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario