2015/04/26

Indautxuko EH Bilduren ekitaldia parkean

Pasa den larunbatean, apirilaren 25ean, eta Indautxuko EH Bilduk antolatuta koalizioak ekitaldia burutu izan du Casilda Iturrizar parkeko pendizean (pergolan).

Eneko Ander Romero indautxuarrak, auzoko EH Bilduko ordezkaria eta Bilboko udalerako koalizioak prestatu duen zerrendako kidea, Indautxuko EH Bilduk azken hilabeteetan auzotarren nahiak eta kexkak jasotzeko egin dituen ekimenak gogoratu ditu. Bertan jasotakoak balio izan dio koalizioari auzoan hobekuntzak egiteko proposamenak luzatzeko.

Aitziber Ibaibarriagak EH Bilduko zinegotzia eta datozen hauteskundeetarako koalizioaren alkateagaiak Bilboko hiria auzoz auzo erakitzearen beharra azpimarratu du. 
Halaber, koalizioak La Casillako esparruarentzako proposamena aurkeztu digu. Behin ingenieritza teknikoko fakultatea existitzen ez dela La Casillako polikiroldegia eraisteak proposatzen du EH Bilduk Errekalde, Ametzola eta Indautxuko auzoak elkarrengangik hurbilago egoteko eta oinezkoentzako errazago izateko batetik bestera igarotea. Ingenieritza teknikoko fakultateko gunean polikiroldegi txiki bat egitea proposatzen du koalizioak.
Emakumeek etxe berezi bat izan dezaten ere aldarrikatu du Aitziberrek; emakumeen parte hartze sozial eta politikoa bultzatzeko, baita emakumeen formakuntza etakontzientziazioa bultzatzeko ere.

Diana Melonek, zerrendan 5. postuan doan emakumea koalziioak dituen beste proposamnek aurkeztu dizkigu, hala nola etxebizitzari buruzko Aloka eta Burubide planak, izan ere Indautxuko gazte askok etxebizitza eskuratzeko arazo larriak ditu. Plan honen bidez etxebizitza hutsei erabilera ematea proposatzen da eta baita etxe-kaleratze eta desalojoak ekiditzea besteak beste.

Indautxun gazteez gain pertsona helduek ere badituzte arazoak. Izan ere gure auzoan eta barrutian orokorrean  65 urtetik gorako pertsona asko bizi dira eta ez denek dituzte behar besteko baliabide. Pertsona nagusien beharrak ezagutzeko eta horiei aurre egiteko errealitate horri buruzko obserbatorio edo ikuspegi zentro bat sortzea proposatu du.





2015/04/21

Indautxuko EH Bilduren programaren aurkezpena larunbatean

Datorren larunbatean, apirilaren 25ean, Indautxuko EH Bilduk ekitaldi publikoa burutuko du Casilda Iturrizar parkeko Pendizean (Pergolan).

Eguerdiko ordu batetatik aurrera aurtengo legegintzaldian Bilboko udaleko EH Bilduko udal taldeak egindako lana ezagutzeko aukera izango dugu eta baita EH Bilduk datozen hautekundeei begira garatutako udal programaren ardatzak jakinaraziko dizkigute.

Halaber Indautxuko EH Bilduk gure auzorako proposatzen dituen aldaketak eztabaidatzeko aukera izango dugu.





2015/04/15

Dispertsioaren aurkako ekimena Indautxun

Datorren igandean, apirilaren 19an, eta Indautxuko Sarek antolatuta kantu-poteoa burutuko da Indautxuko auzoan zehar.

Hitzordua Kirruli Kultur Elkartean, eguerdiko ordu batetan, eta bertatik auzoko taberna ezberdinetan traguak hartu eta abestuz euskal preso eta euren senide eta lagunek pairatzen dugun sakabanaketa politika salatuko da.


Euskal presoak etxera!!

2015/04/13

Kutxabank: pribatizazio eta ustelkeriarik ez!

Ostegunean, apirilaren 16an, Mikel Cabiecesek eta Mario Fernandezek deklaratu behar dute  PP, PNV eta PSEren arteko trikimailuen harira.
¡Que no se vayan de rositas!
¡Entzun gaitzatela!
 ‪#‎KutxabankPublikoa‬
Konzentrazioa: 09:30tan Epaitegien aurrean, Buenos Aires kalean.



2015/04/12

2015/04/06

Iñigo Cabacas gogoan, ekitaldia larunbatean

Aurten hiru urte betzen ari dira Iñgo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada baten odorioz hilik suertatu zenetik.
Gure elkartearen aurrean izan zen, eta gutako edonor izan zitekeen zauritua. Ez zen lehen aldia izan Ertzaintza horrelako ekintza burutzen zuela gure elkartearen inguruan, tamalez ondorio larrienak izan zituena izan zen.

Hiru urte justiziarik gabe. Epaiketa nahi baino gehiago luzatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Ertzaintzak ez dira ari nahiko genukeen beste laguntzen, baina ez gaude prest etsitzeko.
Errudunak zigortuak izan arte jo ta le!!

Datorren apirilaren 11an, larunbatean, Iñigo gogoan izateko eta justizia eskatzeko ekitaldia burutuko da Kirruli Elkartearen aurrean, arratsaldeko 6etan. Hator!