Pasa den larunbatean, apirilaren 25ean, eta Indautxuko EH Bilduk antolatuta koalizioak ekitaldia burutu izan du Casilda Iturrizar parkeko pendizean (pergolan).
Eneko Ander Romero indautxuarrak, auzoko EH Bilduko ordezkaria eta Bilboko udalerako koalizioak prestatu duen zerrendako kidea, Indautxuko EH Bilduk azken hilabeteetan auzotarren nahiak eta kexkak jasotzeko egin dituen ekimenak gogoratu ditu. Bertan jasotakoak balio izan dio koalizioari auzoan hobekuntzak egiteko proposamenak luzatzeko.
Aitziber Ibaibarriagak EH Bilduko zinegotzia eta datozen hauteskundeetarako koalizioaren alkateagaiak Bilboko hiria auzoz auzo erakitzearen beharra azpimarratu du.
Halaber, koalizioak La Casillako esparruarentzako proposamena aurkeztu digu. Behin ingenieritza teknikoko fakultatea existitzen ez dela La Casillako polikiroldegia eraisteak proposatzen du EH Bilduk Errekalde, Ametzola eta Indautxuko auzoak elkarrengangik hurbilago egoteko eta oinezkoentzako errazago izateko batetik bestera igarotea. Ingenieritza teknikoko fakultateko gunean polikiroldegi txiki bat egitea proposatzen du koalizioak.
Emakumeek etxe berezi bat izan dezaten ere aldarrikatu du Aitziberrek; emakumeen parte hartze sozial eta politikoa bultzatzeko, baita emakumeen formakuntza etakontzientziazioa bultzatzeko ere.
Diana Melonek, zerrendan 5. postuan doan emakumea koalziioak dituen beste proposamnek aurkeztu dizkigu, hala nola etxebizitzari buruzko Aloka eta Burubide planak, izan ere Indautxuko gazte askok etxebizitza eskuratzeko arazo larriak ditu. Plan honen bidez etxebizitza hutsei erabilera ematea proposatzen da eta baita etxe-kaleratze eta desalojoak ekiditzea besteak beste.
Indautxun gazteez gain pertsona helduek ere badituzte arazoak. Izan ere gure auzoan eta barrutian orokorrean 65 urtetik gorako pertsona asko bizi dira eta ez denek dituzte behar besteko baliabide. Pertsona nagusien beharrak ezagutzeko eta horiei aurre egiteko errealitate horri buruzko obserbatorio edo ikuspegi zentro bat sortzea proposatu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario