2015/04/06

Iñigo Cabacas gogoan, ekitaldia larunbatean

Aurten hiru urte betzen ari dira Iñgo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada baten odorioz hilik suertatu zenetik.
Gure elkartearen aurrean izan zen, eta gutako edonor izan zitekeen zauritua. Ez zen lehen aldia izan Ertzaintza horrelako ekintza burutzen zuela gure elkartearen inguruan, tamalez ondorio larrienak izan zituena izan zen.

Hiru urte justiziarik gabe. Epaiketa nahi baino gehiago luzatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Ertzaintzak ez dira ari nahiko genukeen beste laguntzen, baina ez gaude prest etsitzeko.
Errudunak zigortuak izan arte jo ta le!!

Datorren apirilaren 11an, larunbatean, Iñigo gogoan izateko eta justizia eskatzeko ekitaldia burutuko da Kirruli Elkartearen aurrean, arratsaldeko 6etan. Hator!


No hay comentarios:

Publicar un comentario