2009/04/30
2009/04/29
olabeagako gazte eguna
5 URTE ANTOLAKUNTZAN, 5 URTE KAPITALISMOA AKATZEN
Egitaraua:
-12:30 harrera+ kale animazioa ( batukada, erraldoiak, etab.)
-13:30 triki poteo auzotik
-14:30 indabada + kantautorea ( tipico pero cierto)
-17:00 ginkana
-19:00 kalejira orkresta nazionalarekin
-20:30 kontzertuak frontoian + ekitaldia ( neguri gorriak, itziarren semeak eta bilbomatiks)
- Gaupasa gaztetxean
NOLA HELDU OLABEAGARA (BILBO)
-METRO: San mames geltokia edo Indautxu
-TRENA: Renfe, Olabeaga ( ez ordaindu)
-AUTUBUSA: Moyua-Olabeaga (Bilbobus)
2009/04/27
AHT elkarlanaren prentsaurrekoa
Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin dio elkarlanari, prentsaurrekoa burutzeko baimena.Prentsaurrekoa Koldo Mitxelena aretoan egitekoa zen, eta bertan gutunen asmoa azaldu nahi zuten, eta momentuz eutsi egin diote deialdiari. Debekuaren argudioak barre egiteko modukoak dira, esatearren: " realizarla seria el colmo de la farsa..."; eta argudiorik barregarriena zein den ezetz jakin? Ba konta egingo dizuet, gutunak ustezko urduritasuna sortu dutela pentsionistengan, arrazoia, gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, kexkaturik daude beraien pentsioak kolokan omen daudela.
Pentsiodunei azaldu beharko zaie, nola hain urduri badaude ,AHT gelditzeko indarrak metatzeko unea dela.
Euskal Herriak inoiz baino determinazio handiagoz atara behar da kalera, eta guztion indarraz AHT geldituko dugu.
2009/04/26
Regalo para Chavez
2009/04/25
LAN ISTRIPUAK
En 12 meses han muerto 10 trabajadores de Bilbao en accidente laboral. Y no, los señores de las fotos no han estado en los homenajes llevando flores a sus madres o compañeras. Tampoco han estado sacándose fotos en los funerales. De hecho, ni siquiera quieren hablar del tema en los plenos. Al fin y al cabo, ni son importantes ni han muerto en atentado. No tienen nombre ni apellidos. Y como se pasan por alto y no se les da ninguna importancia en los medios, pues la sociedad se acaba acostumbrando: Mala suerte!
2009/04/23
cine forum
2009/04/22
2009/04/20
denok Valentziara
Bai, hori da egun hauetan Zazpiak Bat Athletic Taldeko kideok daukagun pentsamendua, Valentziara joan behar dugu eta koparekin itzuli, noski. Bidaia antolatzen hasi gara. Autobusa asteartean, gaueko 12etan, aterako da Kirrulitik eta goizeko 8retan iritsiko gara Valentziara. Buelta ere gauez egingo dugu baina handik irteteko ardua emaitzaren arabera finkatuko dugu. Bidaiak 50€ balio izango du (taldekidentzat 30€). Zerrenda irekita dago jadanik Kirrulin, animatu eta izena eman.
Aipatu behar dugu ere Sevillaren aurkako partiduan antolatu genituen ekintzak oso arrakastatsuak izan zirela. Egun itzela izan zen. Goizetik ibili ginen Indautxutik giroa sortzen eta bertso-triki-poteoan jende askok parte hartu zuen. Txiki geratu zitzaigun Kirruli herri bazkarirako, 80 lagunetik gora bildu ginen baina guztiontzat egon zen janaria eta ederki bazkaldu genuen. Uste dugu partiduan zehar eta ondoren bizitakoa kontatzea ez duela merezi, denok baitugu gogoan. Gau horretakoa eromena izan zen eta Kirruliren sabaia dago horren lekuko.
Martxoaren 28an egin genuen gure taldearen inagurazio festa. Hurrengo alean kontatuko dizuegu nola joan zen dena.
AUPA ATHLETIC
Bilbo ezagutzen duzu? LEHIAKETA
MELPOMENE. (Una historia de terrorismo estético que, por una vez, acabó bien)
2009/04/15
La Iglesia y el Valle de los Caídos. Desmemoria histórica
(Klikatu goiko helbidean bdeoa ikusteko)
La verdad, no hay mucho que comentar. El cura, su desconcierto primero, y su desparpajo despues, lo dice todo. Una aportación de Jabi Gezuraga en el día de la República.
2009/04/14
DISPERTSIOA 20 URTE. ASKI DA| EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
Egun indarrean den eta bere helburuan nahiz ondorioetan aski ezaguna dugun sakabanaketa politikoa; 1989ean jarri zuen martxan espainako gobernuak.
Sakabanaketa politika PNV-k asmatu zuen, gerora Ardantza lehendakari oihak ezin argiagon azaldu digunez: "PSOE-k guk animatua jarri zuen indarrean sakabanaketa politika". Garaian Espainako juztizia ministro zen Mujika Herzog izan zen sakabanatze politika bideratu zuena. Presoak ondoratzea bilatzen duen bakartze eta isolatzea darama hasieratik atxikirik sakabanatze politikak. Preso politikoak ez ezik, presoen ingurunea zigortzea bilatzen duen politika da dispertsioarena, senide eta lagunak asteburu oro bidaia luzeak eginez, bere bizia arriskuan jarriz eta galera ekonomikoak eraginez.
Sakabantze politikoaren helburuak, dena dela, ez dira bete. Dispertsioak ez du lortu era berean, presoak fisikoki urrundurik izan arren. Senide, ingurune hurbil eta oro har herriarengandik urruntzea. Milaka kilometro egin beharrak, odoluste ekonomikoa, eta bizia
errepidean galtzeko arriskua ez dute presoekiko hurbiltasun, maitasun eta elkartasuna suntzitzerik lortu.
Dispertsioak halabere ondorio oso larriak eragin ditu 20 urteotan. Heriotza, odoluste ekonomikoa, komunikazio eskubidea izatearen asteburu oro egin beharreko kilometro andana, bakartze eta isolatze, eta abar.
Sakabaneta politikak Euskal Herriaren gehiengo zabal baten errefusa du. Euskal preso politikoak bere eskubideen jabe direlarik herrirati ditzaten aldarrikapenak jendearteko eremu eta izaera ezberdinetako gero eta eragile geihagoren babesa jaso du,
modu ezberdinetan adierazi eta gauzatzen joan diren konpromisuen bidez.
Guzti honegatik, ETXERATek dispertsioaren 20.urteurrena dela eta, antolatutako autobus solidarioa Euskal Herri osoan ibiliko da apirilaren 12tik apirilaren 19arte.
Ekitaldi nazional batekin bukatuko da martxa Durangon.
Autobusak apirilaren 16an geldiune egingo du Bilbon. Gure auzoan;konkretuki, Joseba Asensio,dispertsioaren eraginez hilda suertatu zen Herrera de la Manchan, bakarturik.
19.30 Asensioaren txokoan jasoko du merezitako omenaldia.
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna
Aurten Palestinako preso politikoei tarte berezia eskeini nahi diegu, eta horregatik, aste honetako ostiraletik aurrera Palestinaren inguruko erakusketa izango duzue ikusgai Bilboko Errondabide Kultur Elkartean (Erronda 20, Bilbo).
Apirilaren 17an, goizeko 11.30etan, Frantziako Kontsulatuaren aurrean kontzentrazioa deitu dugu, herrialde honetako espetxe sistema salatzeko.
Egun berean, arratsaldeko 19.30etan manifestazioa izango da PSOE-ren egoitzatik hasita, eta ondoren ekitaldia Santiago plazan.
Bukatzeko BilboMatics taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Errondabiden.
Zuen zain izango gaituzue, animatu eta etorri!!!
El viernes de la semana que viene, 17 de abril, será el día internacional de los presos políticos.
Este año queremos incidir en la situación de los presos políticos Palestinos, y por eso, a partir del viernes de esta semana habrá una exposición en Errondabide (calle Ronda 20, Bilbo).
El 17 de abril, a las 11.30 de la mañana, hemos llamado a concentrarnos enfrente del consulado francés, para denunciar la política penitenciaria que llevan a cabo en este país.
El mismo día, a las 19.30 saldrá la manifestación de la sede del PSOE, para acabar en la plaza Santiago.
Para finaliar disfrutaremos del concierto del grupo BilboMatics en Errondabide.
Os esperamos!!!
mendi irteera
From mendi irteera |
Irteera apirilaren 15ean, asteazkena, izango da. Kotxez joango gara.
Zumaiatik Debara joango gara kostaldetik. Ibilbide erraza da eta paisaia zoragarria.
Deban, txoko batean bazkalduko dugu. Arratsaldez Getariara hurbildu, pote batzuk hartu eta Bilbora bueltatuko gara.
Prezioari dagokionez, momentuz ez dugu ezer zehaztu, baina kalkulatzen dugu guztira (gasofa, autopa, bazkaria ...) 10€ inguru aterako dela.
Zerrenda jarrita dago jadanik Kirrulin.
2009/04/13
2009/04/11
herri ahaztuak
2009/04/10
2009/04/09
2009/04/08
Atxulo
El hombre que "murió· durante las protestas contra el G-20 en Londres
The Guardian ha publicado este video en el que se ve a este hombre, que ni siquiera estaba en la manifestación, golpeado por detrás sin medar provocación alguna. Interor dijo que había muerto de un infarto. Y es verdad, despues de ésto le dio un infarto.¿ Os suena?( Pinchad en la dirección del video para poder verlo.)
2009/04/06
gztmartxa´09 amaiur - garazi
- Hasteko, azaldu ahal duzue zein izango den aurtengo martxaren ibilbidea?
Apirilaren 10ean Amaiurren ekingo diogu bideari eta bertan harrera ekitaldia izango da. Inposaturiko muga pasa eta Baigorrin amaituko dugu. 11n Baigorritik Anhauzeraino eta 12an Donibane Garazin amaituko dugu bertan egun osoko jaia izanda.
- Arrazoi bereziren bat izan duzue ibilbide hau aukeratzerakoan?
Bai, ibilbide honekin bi estatuek inposatzen dizkiguten mugak, fisiko eta politikoak gainditu nahi ditugu. Herri bat osatzen dugu, Zuberoa, Araba, Lapurdi, Nafarroa, Bizkaia, Nafarroa Behera eta Gipuzkoa. Europako herri zaharrena hain zuzen ere, hizkuntza, kultura, ohitura eta izaera berezia izan eta garatu duena , nazio bezala bere etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa izanez. Horregatik, aurtrengo Gazte Martxarekin bereziki zapalduta eta askotan ahaztuta ditugun Euskal Herriko bi lurralde, Nafarroa eta Iparralde, astinduko ditugu.
- Badirudi ibilbidea apurtxu bat latza izan daitekela. Zer egingo duzue bakoitzak eramango duen ekipajearekin? Lo egiteko lekurik aproposarik egongo da?
Zamarik handiena duen ekipajea gordetzeko aukera egongo da, horretarko furgoneta batzuk egongo dira bertan sartzeko. Bestetik, Baigorrin, Anhauzen zein Donibane Garazin akanpalekuak egongo dira. Horretarako, martxako bonoa dutenek izango dute bertan lo egiteko aukera eta motxilak gordetzeko kontsigna izango da.
- Ibiltzeaz aparte, goxatzeko momentuak egongo dira?
Noski. Lehenengo gauean ikusentzunezkoak izango dira. Anhauzen, jaialdia izango da martxan goazenontzat. Musikherria gaua izango da eta jai giroa nagusituko da herri osoan. Aberri egunean, hots, apirilaren 12an, autobusetan joango gara Irun eta Hendaia arteko bidea egitera bertan ospatzeko. Ostean Donibane Garazin harrera ekitaldia egin eta egun osoko jaia eta aldarrikapena nagusituko dira baxe Nafarroako hiriburuan. Gauean, EKITALDI POLITIKOA eta kontzertu ikaragarriak izango ditugu: Kasu + MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim. Azkenengo kontzertu hauetarako sarrerak erosteko aukera egongo da, aurrez zein bertan.
- Bukatzeko, zer esango zenioikete Euskal Herriko gazteei martxara joan daitezen?
Gure helburua hauxe izanda, milaka gazte biltzea "lotu independentziara" lelopean, bi estatu zapaltzaileen iruzur eta inposaketei aurre egiteko eta gura ahotsa entzunda izan dadila. Horregatik, egungo ustelkeria, zatiketa, euskararen heriotzarako kondena, emakumeon kontrako indarkeria, etxebizitza eskubidearen ukapena, hezkuntzaren merkantilizazioa eta sistema kapitalista eta frantziar eta espainiar inperialismoaren menpeko egoera honen ondorioak sufritu eta aldatu nahi dituzten guztiei egiten diegu deialdia. Inperialismoaren eta kapitalismoaren kate guztietatik aske bizi nahi duten gazteei deialdia apirilaren 10, 11 eta 12an izango den Gazte Martxan parte hartzeko. Animat eta lotu independentziara!
2009/04/04
Las carabinas de Gastibeltza
2009/04/03
Eguzkiak ez du argitzen kanpamendua
Ongi etorri Kirruli Kultur Elkarte blog honetara!
Ziurrenik ezagutzen gaituzu, hona zatozelako lagun artean egotera, zurito bat hartzera, futbola ikustera... Kartelak jartzen, bileretan, mobilizazioetan eta hauteskundeetan Euskal Herriaren aldeko indar politikoetan ikus gaitzakezu.
Azken bolada honetan, ordea, erakunde terroristaren zati ekonomikoa garela entzun ahal izango dezakezu boterearen komunikabideetan, gure jantokian koktel molotov-ak egiten direla, eta auskalo zer astakeriak esango dituzten gutaz...
Hori dena, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen ari baikara diote: 20 urtez Indautxuko auzoan eredu askatzaileak, ezkertzaleak eta euskaltzaleak sustatu ditugulako.
Zuek ikus dezakezue ea zein den Kirruli Kultur Elkartearen jarduera, zer egiten den zehazki hemen burutzen diren bileretan, eta zuok buru ditzakezue nahi dituzuen jarduerak Euskal Herriaren eta Euskal Herrian zapaldutako gazteria, militante, ezkertzale, ekologista, eta emakumeon aldekoak baldin badira.
Beraz, zuen kabuz pentsatzera animatu nahi zaituztegu, zuen lagunei eta senitartekoei informazioa ematera, antolatzera eta borrokatzera estatu zapaltzaileen doilorkeriaren aurka.
Egoitza ixten badigute ere, borrokaren garrak iraunen du!
Jotake independentzia lortu arte!
Eutsi eta ez etsi!
2009/04/02
badator korrika!
gogoratu!
Bilbotik pasatu ostean, Korrikaren aldeko jaialdia antolatu dugu KUKUTZA gaztetxean. Gonbidatuta zaudete!
DEUSTUA:
18:00etan: Bilboko kartela – Zerandoa etorbidea parkea – Lehendakari Agirre (markesina) – Euskararen Etxea – Lehendakari agirre – Sariko (metroa) – Arrue margolaria – Lehendakari Agirre – Bidarte – Rafaela Ibarra – Luis Power – Euskalduna zubia
INDAUTXU:
19:00etan Maria Diaz de Haro (Kirruli aurrean)-Pozas - Rodriguez Arias – Iparragirre - San Jose Plaza - Errekalde zumarkalea –Mazarredo – Ercilla – Isozaki –Henao - Errekalde Zumarkalea
19:30etan Gran Via (Moyua)- Urkixo – Concha generala – Hurtado de Amezaga (5ªParouia) – Zirkularra – Udaletxea
MAHATSERRIA (Uribarri, Begoña, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu)
19:49etan: Tivoli – Castaños – Uribarri – Trauko
20:59etan Zumalakarregi Zurbarango osasun zentroa – Begoñako andra Mari aparkalekuko zebra bidea – Jesus Galindez Tortilla errotondan - Jesus Galindez Hornilla doktorea – Pau Casals Otxarkoagako plaza– Julian Gayarre – Artalandio – DYA – Kiroldegia – Iturriaga
20:30etan: Santa Klara – Zabalbide – Santutuko sarrera – Padre Pernet AEK euskaltegia – Santutxu – Ritxi – Fika – Menendez Pelayo – Zabalbide
ALDE ZAHARRA
20:49etan: San Anton zubia – Santiago plaza – Areatza – Askao (San Nikolas)– Txakur kalea – Lizardi AEK euskaltegia – Mesedetako zubia (Bilborock) – San Frantzizko Eliza – Museoa ––
Miribilla – San Adrian - IRALA
21:05etan: Fleming doktorea plaza – Zabala - Xenpelar – Juan de Garay – Zabalburu - Irala – Ugalde – Trenbideko etorbidea
ERREKALDE:
21:21etan Errekaldeko sarrerako errotonda (Trenbid etorbidea) – Errekaldeko plaza – KUKUTZA – Gordoniz – Autonomia
BASURTU - ZORROTZA
Aita Donosti – Basurtu Kastrexana markesina – Altamari beheko irteera – Kobetamendi bidegurutzea –
21:53etan Zorrotzako sarrera – Zazpilanda – FEVE – Fray Juan kiroldegia – Eliza – Zalbidea – zorrotza Kastrexana (Bonba aurrean) – Zorrotza irteera
Petoak direla eta, euskaltegietan ez ditugu salduko jada. Somera kalean dagoen KORRIKA dendan salgai dituzue. Bestela, ostiralean korrika pasatu baino ordu erdi-15 minutu lehenago petoz betetako furgoneta bat pasatuko da lekuko aldaketa izango den lekuetan.
2009/04/01
autodefentsa feminista
Emakumeon aurkakako indarkeria, genero maskulino eta femeninoarengan eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria bezala definitu behar da. Horrela ulertuta, indarkeria sexista, egiturazko indarkeria dela esan beharra dago, emakumea gizonarekiko menpekotasun maila batean kokatzen duena.
Sistema patriarkal honek menpeko eta sumiso egin nahi izan gaitu urteetan zehar, menpekotasunaren rola, emakumeok barneratzen joanez eta horrek beldurra barneratuz. Emakumeok gizon baten babesa behar dugula errepikatu digute eta badirudi gure burua defendatzeko gai ez garela.
Gainera instituzioek arazo honen aurrean duten jarrera kezkagarria da. Alde batetik "berdintasunaren" diskurtsoa saldu nahi digute ezberdintasun egoerak normalizatuz, eta ondorioz, zapalkuntza mota desberdinak identifikatzea zailago bihurtuz. Bestetik, emakumeonganako indarkeriaren aurka ari diren kanpainek, emakumeok babes beharrean dauden gaixo baten ikuspegitik tratatzen gaituzte.
Argi dago ezin dugula gure segurtasun eta bizitza beste batzuen eskutan utzi, guri eragiten gaituen indarkeriarekin amaituko dutelakoan. Horregatik autodefentsa feminista beharrezkotzat jotzen dugu emakumeok gure bizitza eta gorputzaren jabe bihur gaitezen.
Baina, zertan datza autodefentsa feminista?
Indarkeriaren erroetara jo eta berarekin amaitzeko beharrezkoa den jokabide, jarrera eta tresna multzoa litzateke. Emakume askeak eta autonomoak izateko, gure buruarenganako ziurtasuna handitu eta gure gaitasunak garatu behar ditugu, jarrera matxistak identifikatu eta hauei erantzuteko gai baikara, eta honetan aritzea autodefentsa egitea da. Gaitasun honek, ordea, lanketa eta prestaketa sendo bat eskatzen dute, eta baita ere emakumeon artean hitz egitea , elkarrenganako elkartasuna izatea eta harremanetan jartzea.
Guzti honengatik funtsezkoa deritzogu Indautxuko emakumeok batzea eta harremanak sendotzea, gure auzoko egoerari buruzko hausnarketa bat egiteko eta eraso sexistek merezi duten erantzuna izateko.
Horretarako Apirilaren 4rako deialdia luzatzen diegu auzoko emakume guztiei Indautxuko Kirruli Kultur Elkartera arratsaldeko zortzitan bertaratu daitezen. Euskal Herri feminista bat eraikitzeko bidean…
Gora borroka feminista!