2009/04/11

herri ahaztuak

Aberri eguna dela eta, gogora datozkigu munduan eta historian zehar desagertu diren herriak; eta haiekin batera kulturak, izaerak, hizkuntzak... Gaur egun ere, Euskal Herria ez da egoera larrian dagoan herri bakarra. Beraien nortasuna eta kultura defendatzeko eta burujabetza lortzeko borrokatzen ari diren herriak asko dira; batzuk lurralderik gabe geratu direnak, beste batzuk masakratuta, edo marginatuta... Hor ditugu palestinarrak, kurdutarrak, saharatarrak...eta beste hamaika. Kultura aberats batzuk folklore hutsa bihurtzen ari direnak... Estatu inperialistek beti jokatzen dute berdin: edo asmilatzen zara eta zure nortasuna ahazten duzu, edo akatuko zaitugu... Herriren bat desagertzen den bakoitzean gure mundu hau pobreago geratzen da. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu Aberri Egun honetan kanta eder honekin. Herri zapalduak aurrera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario