2009/04/14

DISPERTSIOA 20 URTE. ASKI DA| EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!




Egun indarrean den eta bere helburuan nahiz ondorioetan aski ezaguna dugun sakabanaketa politikoa; 1989ean jarri zuen martxan espainako gobernuak.
Sakabanaketa politika PNV-k asmatu zuen, gerora Ardantza lehendakari oihak ezin argiagon azaldu digunez: "PSOE-k guk animatua jarri zuen indarrean sakabanaketa politika". Garaian Espainako juztizia ministro zen Mujika Herzog izan zen sakabanatze politika bideratu zuena. Presoak ondoratzea bilatzen duen bakartze eta isolatzea darama hasieratik atxikirik sakabanatze politikak. Preso politikoak ez ezik, presoen ingurunea zigortzea bilatzen duen politika da dispertsioarena, senide eta lagunak asteburu oro bidaia luzeak eginez, bere bizia arriskuan jarriz eta galera ekonomikoak eraginez.
Sakabantze politikoaren helburuak, dena dela, ez dira bete. Dispertsioak ez du lortu era berean, presoak fisikoki urrundurik izan arren. Senide, ingurune hurbil eta oro har herriarengandik urruntzea. Milaka kilometro egin beharrak, odoluste ekonomikoa, eta bizia
errepidean galtzeko arriskua ez dute presoekiko hurbiltasun, maitasun eta elkartasuna suntzitzerik lortu.
Dispertsioak halabere ondorio oso larriak eragin ditu 20 urteotan. Heriotza, odoluste ekonomikoa, komunikazio eskubidea izatearen asteburu oro egin beharreko kilometro andana, bakartze eta isolatze, eta abar.
Sakabaneta politikak Euskal Herriaren gehiengo zabal baten errefusa du. Euskal preso politikoak bere eskubideen jabe direlarik herrirati ditzaten aldarrikapenak jendearteko eremu eta izaera ezberdinetako gero eta eragile geihagoren babesa jaso du,
modu ezberdinetan adierazi eta gauzatzen joan diren konpromisuen bidez.

Guzti honegatik, ETXERATek dispertsioaren 20.urteurrena dela eta, antolatutako autobus solidarioa Euskal Herri osoan ibiliko da apirilaren 12tik apirilaren 19arte.
Ekitaldi nazional batekin bukatuko da martxa Durangon.
Autobusak apirilaren 16an geldiune egingo du Bilbon. Gure auzoan;konkretuki, Joseba Asensio,dispertsioaren eraginez hilda suertatu zen Herrera de la Manchan, bakarturik.
19.30 Asensioaren txokoan jasoko du merezitako omenaldia.





No hay comentarios:

Publicar un comentario